Nola aldatu daiteke Generation kWh eskubideak dituzten kontratuen lehentasuna?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Generation kWh proiektuan parte hartzen baduzu, Generation kWh eskubideak kontratu bati baino gehiagori (zu titular izan ala ez) esleitzeko aukera duzu.

Kontratu onuradun bat baino gehiago baduzu, lehentasun desberdinak ezarri ditzakezu eta, orduan, Generation kWh eskubideak ezarritako lehentasunen arabera esleituko dira. Lehentasunak aldatzeko, sartu zure Bulego Birtualean. Ez bazara inoiz sartu,hemen azaltzen dizugu nola sartu.

Barruan zaudenean, jo Ekoizpena atalera, Generation kWh azpiatalera, eta egin klik Esleitutako maileguak eta kontratuak aukeran.

Atal horretan, lehentasuna aldatzeko, mugitu lerroak gora edo behera ezkerreko botoiak sakatuz:

Lehentasun-aldaketak balioztatu beharko dituzu, dagokion botoia sakatuta.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.