Nola esleitzen zaizkio Generation kWh eskubideak kontratu bati?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Generation kWh proiektuak, kide diren pertsona eta erakundeei, energia kostaprezioan eskaintzen die. Gerta daiteke zuk energia guztia ez erabiltzea edo energia beste kontratu batekin partekatu nahi izatea, adibidez. Nahi baduzu titular zaren kontratu batek edo batzuek Generation kWh proiektura egin duzun ekarpenak sortutako eskubideak jasotzea, jo zure Bulego Birtualera. Ez bazara inoiz sartu, hemen azaltzen dizugu nola sartu.
Bulego Birtualaren barruan zaudenean, jo Ekoizpena atalera, Generation kWh azpiatalera, eta egin klik Esleitutako maileguak eta kontratuak aukeran.
Atal horren barruan, energia Generation kWh prezioan jasoko duten kontratu berriak (zuk izan beharko duzu titularra beti) esleitu ahalko dituzu. Horretarako, egin klik esleitutako kontratuen taulan agertzen den Kontratu berria esleitu botoian.
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Zure kontratuen leihoa irekiko da eta, orduan, Generation kWh eskubideak jasotzeko gehitu nahi dituzun kontratuak adierazi ahalko dituzu:
Azkenik, tramitea balioztatu beharko duzu.
Aukera honek Generation kWh proiektuko kide den pertsona edo erakundearen beraren kontratuak esleitzeko bakarrik balio du.
Beste titular bat duten kontratuei Generation kWh energia lagatzeko, bidali mezu bat generacionkwh@somenergia.coop helbidera.