Autoprodukzioa eta soberakinen salmenta

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Autoprodukzioa eta soberakinen salmenta dituzten modalitateei buruzko artikulu honek atal hauek ditu:

Soberakinak dituzten autoprodukzio-modalitateak

Oro har, autoprodukzioa duten instalazioek sarera isurtzeko moduko soberakinak sortuko dituzte. Halakoetan, araudiak bi autoprodukzio-modalitate onartzen ditu:

Bi modalitateak ezin dira inola ere konbinatu.

Konpentsazio sinplifikatua hautatu duten instalazioek ez dute energia saltzen eta, ondorioz, ez dute jarduera ekonomikorik zentzu hertsian. Izan ere, sinplifikazio hori, aurreko urteekin alderatuta, indarreko araudiak ekarri duen hobekuntzetako bat da.

Merkatu elektrikoan energia saltzeko urratsak

Bestetik, energia merkatu elektrikoan saltzea jarduera ekonomikotzat jotzen da eta, ondorioz, konpentsazioarekin gertatzen ez den bezala, prozedura konplexuagoa da. Honako urrats hauek egin behar dira:

  1. Energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen erregistro administratiboan (RAIPRE) izena ematea.
  2. Jarduera-lizentzia eskuratzea (instalazioa dagoen udalerriko udalarekin hitz egin beharko duzu).
  3. Ordezkaritza-kontratua formalizatzea energia saltzeko merkatuan.
  4. Energia saltzeak dakartzan zerga-betebeharrak betetzea.

Energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen erregistro administratiboa (RAIPRE)

Enpresa instalatzailea arduratu ohi da energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen erregistro administratiboa tramitatzeaz, dagokion autonomia-erkidegoko energia-sailaren bitartez.

Jarduera-lizentzia

Esan bezala, instalazioa dagoen herri edo hiriko udalean galdetu beharko duzu nola tramitatu.

Titularra pertsona fisiko bat bada eta potentzia 100 kW-tik beherakoa bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 69. artikuluak ezartzen duen erantzukizunpeko adierazpeneko prozedura sinplifikatua aplikatzea gomendatzen dugu.

Instalazio horien helburu nagusia autoprodukzioa denez, potentzia handia dutenek bakarrik egiten duten benetako jarduera ekonomiko bat soberakinak saltzen. Hortaz, instalazioaren titularra pertsona juridiko bat denean eta potentzia 100 kW-tik gorakoa denean bakarrik egin beharko da jarduera-lizentzia eskatzeko tramite osoa.

Ordezkaritza-kontratua energia saltzeko merkatuan

Autoprodukzioaren soberazko energia merkatuko enpresa ordezkari baten, eskuarki, merkaturatzaile elektriko baten, bitarteaz saldu behar da. Enpresa hori arduratuko da orduko energiaren salmenta gauzatzeko tramite guztiak egiteaz:

  • Merkatuko operadorearekin, sistemako operadorearekin eta Merkatu eta Lehiakortasun Batzorde Nazionalarekin (MLBN) tramiteak egitea.
  • Eguneko merkatuan salmenta-aurreikuspenak kudeatzea.
  • Merkatuko likidazioak kudeatzea.
  • MLBNren ordainsariak likidatzea.
  • Energiaren jatorria % 100 berriztagarria dela bermatzen duten ziurtagiriak tramitatzea eta kudeatzea.
  • Sektoreko nobedadeen gaineko aholkuak ematea.
  • Neurketaren gaineko erreklamazioak tramitatzea, eta sistemako operadorearekin, merkatuko operadorearekin eta MLBNrekin gestioak egitea.

Som Energiak merkatu elektrikoko ordezkaritza-zerbitzua eskaintzen die energia elektriko % 100 berriztagarria ekoizten duten partikularrei eta enpresei. Zerbitzu hori interesatzen bazaizu, bidali mezu bat representa@somenergia.coop helbidera.

Energia saltzeak dakartzan zerga-betebeharrak

Energia-salmenta jarduera ekonomiko bat da, balioa sortzen delako eta errenta edo irabazi bat lortzen delako. Horregatik, jarduerak dakartzan zerga-betebeharrak bete behar dira, besteak beste, Jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzea.

Eskarmenturik ez baduzu, betebehar eta tramite guztiak betetzeaz arduratzen den konfiantzako gestoria bat beharko duzu.

Zein egoeratan da komenigarriagoa energia saltzeko modalitatea?

Oro har, zure energia-erabileraren arabera dimentsionatutako etxeko instalazio bat baduzu, komeni zaizu soberakinak konpentsatzen dituen modalitatea hautatzea.

Enpresa bat bazarete eta zuen energia-erabileraren arabera dimentsionatutako instalazio industrial bat baduzue, zuei ere komeni zaizue soberakinak konpentsatzen dituen modalitatea hautatzea.

Energia saltzeko modalitatea hautatzea komeni da, berriz, instalazioa neurriz kanpo dimentsionatuta dagoenean eta baldintza hauek betetzen direnean:

  • Aurreikuspen ekonomiko onuragarriak: soberakinen balioa denboraldi batez esanguratsua izango dela aurreikusten denean. Hori aurreikustea zaila izan daiteke merkatu elektrikoaren ziurgabetasuna kontuan hartuta. Etorkizuneko prezioak ezagutzeko, kontsultatu gerokoen merkatuan operatzen duen merkatu elektrikoko agentearen (OMIP) ataria: https://www.omip.pt/es.
  • Errentagarritasun garbi positiboa: aurreikusitako diru-sarrerek energiaren salmentak dakartzan kostu gehigarriak (hala nola ordezkaritza-zerbitzuaren kostua, gestoria-kostuak eta zergak) konpentsatzen dituztenean. Ordezkaritza-zerbitzuan aplikatzen ditugun kostuak ezagutzeko, bidali mezu bat representa@somenergia.coop helbidera.
  • Kudeaketa-gaitasuna: instalazioaren titular gisa, energia saltzearen ondoriozko jarduera ekonomikoa egunez egun kudeatzeko behar beste erraztasun dituzunean.

Goian azaldutako baldintzak betetzen ez badituzu, segur aski, soberakinen konpentsazio sinplifikatuarekin eta Flux Solar tresnarekin jasoko duzun ordainsaria sarera isurtzen dituzun soberakinekiko proportzionala izango da.

Goian aipatutako bi mekanismoen bidez konpentsatu ezin dituzun soberakin asko badituzu, autokontsumo partekatuko modalitatea hautatu dezakezu. Modalitate horri buruzko informazio gehiago aurkituko duzu Laguntza Guneko artikulu honetan.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.