Nola jakin dezaket nire instalazioa monofasikoa ala trifasikoa den?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Orokorrean, nahikoa da elektrizitate-kaxako babes edo etengailu nagusiei (IGA, ID eta ICP) erreparatzea, zure instalazioa monofasikoa ala trifasikoa den jakiteko: bi kable iristen badira monofasikoa da, eta lau iristen badira, aldiz, trifasikoa.
Ikusi hurrengo irudia:
Etengailu automatiko orokorra (IGA)
Orokorrean, etxebizitzek instalazio monofasikoa daukate. Etxebizitza zaharren kasuan, ordea, instalazio trifasikoa egon daiteke. Instalazio trifasikoa ohikoagoa da potentzia handia behar denean. Horrez gain, ohikoa da trifasikoa izatea, motordun tresnak (adibidez, ur-ponpa, igogailua...) baditugu, eta ezinbestekoa da tresna trifasikoak konektatu nahi baditugu.
Instalazio monofasikoan bi kable iristen dira: fasea eta neutroa. Fasea (marroia) korrontea daraman kablea da; neutroa (urdina) itzulerako kablea da, eta ez dauka korronterik. Sistema monofasikoak 230 V-ko tentsioa darabil fasearen eta neutroaren artean.
Ostera, instalazio trifasikoan, hiru fase edo korrontea daramaten hiru kable daude (R, S eta T; marroia, beltza eta grisa, hurrenez hurren) eta itzulerako kablea edo neutroa (urdina) daude. Sistema trifasiko batek 230 V-ko tentsioa darabil fasearen eta neutroaren artean, eta 400 V-koa, berriz, faseen artean.
Instalazio batek zein besteak hirugarren kable bat eduki dezakete: lur-konexioa, kolore hori-berdekoa izan ohi dena.
Badira beste etengailu monofasiko eta trifasiko batzuk:
Etengailu diferentziala (ID)
Potentzia Kontrolatzeko Etengailua (ICP)
Instalazio bifasikoak
Baliteke zure hornitura-puntuko instalazioa ez monofasikoa, ez trifasikoa izatea, bifasikoa baizik.
Begi hutsez ez dira instalazio monofasikoetatik bereizten, bi kable iristen baitira babes-gailuetara.
Instalazioak bereizteko, beharrezkoa da elektrikari batek egiaztatzea, neurgailua edo multimetroa (edo tester) erabiliz. Instalazioa bifasikoa bada, bi kableen arteko tentsioa neurtzean, 120 eta 130 V bitarteko balioa lortuko du. Aldiz, instalazioa monofasikoa bada (fasearen eta lur-konexioaren arteko tentsioa), 220-230 V bitarteko balioa lortuko du gutxi gorabehera.
Garrantzitsua da jakitea zure instalazioa bifasikoa den. Izan ere, zenbaitetan, beharrezkoa da instalazio monofasiko edukitzea (hau da, fasea eta neutroa dituen instalazio bat), hala nola ibilgailu elektrikorako errekarga-puntua, aire girotua edo aerotermia-tresna instalatu nahi badituzu.
Horretarako, badira instalazio bifasikoa monofasiko bihurtzen duten transformadoreak. Zure instalazioari aipatutako tresnaren bat erantsi nahi badiozu, kontuan hartu transformadore horiek oso garestiak izan daitezkeela.