Potentzia-gehiegikerien kostua 50 kW-ra bitarteko tarifetan

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Maximetroak ordu-laurdenero erabilitako batez besteko potentzia kalkulatzen du eta, batezbesteko horrek kontratatutako potentzia gainditzen badu, zigor bat ezartzen da.

Gehienez, 50 kW-ko potentzia kontratatuta dutenordutegi-tarteen 3.0TD tarifan eta3.0TD tarifa indexatuan eta goi-tentsioko 6.1TD, 6.2TD, 6.3TD eta 6.4TD tarifetan (ordutegi-tarteenak edoindexatuak), zigorra ordu-tarte bakoitzari ezartzen zaio: tarte zehatz horretan gainditutako potentziaren prezioa bider erabilitako eta kontratatutako potentziaren arteko diferentzia, bider fakturatutako egun-kopurua. Eta zigorra potentzia gainditzen duten ordu-tarteei bakarri ezarriko zaie.

Zigorra = (erabilitako potentzia - kontratatutako potentzia) x potentzia-gehiegikeriaren kostua x fakturazio-egunak

Erabilitako potentzia da, ordutegi-tarte bakoitzean, ordu-laurdeneko batez besteko potentziaren hileko balio guztietatik potentzia-balio handiena.

Kontratatutako potentzia potentzia-denboraldi bakoitzari dagokiona da.

Potentzia-gehiegikeriaren prezioak tarifa-motaren arabera definitzen dira, eta honako balio hauek dituzte:

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.