Zer eskubide dituzte Som Energiako bazkide diren finka-administratzaileek?
Kooperatibako bazkide diren finka-administratzaileek kudeatzen dituzten auzo-komunitate guztiak argia kontratatzera gonbida ditzakete, bazkide bakoitzak duen bost kontratuko muga gaindituta.
2018ko Batzar Nagusiak aukera horren alde bozkatu zuen.
Hala, Kooperatibako bazkide diren finka-administratzaileek:
- Hain izenean kontrata ditzakete behar dituzten argi-puntu guztiak.
- Auzo-komunitateak ez diren 5 pertsona fisiko edo juridiko gonbida ditzakete argia gurekin kontratatzera.
- Administratzen dituzten auzo-komunitate guztiak gonbida ditzakete argia gurekin kontratatzera.
Finka-administratzailea bazara, aukera hau baliatzeko, aurretik Ardurapenko adierazpena beteta eta sinatuta bidali behar duzu info@somenergia.coop helbidera.