Infoenergia zerbitzuko autoprodukzio-txostenak
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Autoprodukzioaren gaineko Infoenergia zerbitzuaren txostenek aztertzen dute zer-nolako potentziala duen etxebizitza bakoitzak bere energia propioa instalazio fotovoltaikoen bidez autoproduzitzeko eta inguruko tokiko taldeak bultzatutako autoprodukzio-plaken erosketa kolektiboan parte hartzeko. Txostenek autoprodukzio kolektiboko Generation kWh proiektuan parte hartzeko aukeraren berri ematen dute ere.
Txostenak erosketa kolektibo bat martxan duten eskualdeko etxeko kontratu guztiei bidaliko zaizkie. Hemen tokiko taldeen erosketa kolektibo guztiak aurkituko dituzu.
Panel fotovoltaikoak instalatzea
Azken 12 hilabeteetan (konfinamendu-aldia kanpo utzita) erabili duzun energiaren ordutegi-erregistroak eta zure eskualdean urtean zehar izan duzuen eguzki-erradiazioa oinarri hartuta, behar duzun energia sortzeko plaka fotovoltaikoen instalazioaren tamaina egokiena kalkulatuko dugu, bai eta giltza eskurako instalazioaren kostua eta urtero lortuko zenukeen aurrezkia ere, autoprodukzio zuzena eta soberakinen konpentsazioa kontuan hartuta.
Autoprodukzioaren gaineko Infoenergia txostenak analisi bat eta aurretiko proposamen bat barne hartzen ditu. Instalazioa egiteko aukera baduzu (teilatu propioa, baliabide ekonomikoak, eta abar badituzu) eta zure eskualdeko erosketa kolektiboan izena ematen baduzu, ingeniaritza-enpresak proposamen hori doituko du, zure teilatuaren makurduraren zein orientazioaren eta itzalen gaineko datuak baliatuta.
Txostenaren zati baten adibidea
kWh Generazioa
Generation kWh ekarpenak egiteko eredu bat da, non energia-itzulerak finantza-itzulera ordezten duen. Ekarpen horiekin, Kooperatibak iturri berriztagarrietatik datorren energia elektrikoa ekoizteko instalazioak eraikitzen eta martxan jartzen ditu. Ekarpenak 25 urtetan zehar itzuliko dira eta, bitarte horretan, ekarpena egin duen bazkideak sorkuntza-instalazioetako energiaren zati bat kostaprezioan (Generation kWh tarifan) jasoko du. Bazkideak Generation kWh prezioan jasoko duen energia-kantitatea instalazioek ekoizten dutenaren eta egindako ekarpenaren araberakoa izango da.
Txostenean, urtean erabili duzun energiari buruzko datuak oinarri hartuta, kalkulatzen dugu zenbateko ekarpena egin beharko zenukeen, Generation kWh proiektuaren bidez, behar duzun energiaren % 70 kostaprezioan lortzeko.
Aukera hori bereziki aproposa da teilatu propiorik ez baduzu edo zure teilatuaren ezaugarriak onenak ez badira (itzalekin arazoak baditu, ipar-orientazioa, egitura desegokia...), edo, besterik gabe, une honetan ez badoakizu ondo dirua instalazio fotovoltaiko batean gastatzea.
Txostenaren zati baten adibidea