Nola eman baja bazkideari
Som energia-n pentsatzen dugu kooperatiban sartzea hain erraza eta askea izan behar dela, nola erraza eta askea izan behar duen irteteko aukera, edozein arrazoirengatik.
Bazkide gisa baja eskatzeko, formulario hau bete behar duzu: Formulario de baja
Behin datu guztiak egiaztatuta dauzkagunean eta berrikusi ondoren ez dagoela ezer egiteke (kontratuak, fakturak, zerbitzuak...), eta Estatutuen 13., 14. eta 21. artikuluetan ezarritako eskakizunak betetzen direla, kapital sozialari nahitaez egin beharreko ekarpenaren 100 euroak itzultzeko izapideak egingo ditugu. Gogoratu bazkidearen bajak kapital sozialerako edo Generation kWh-erako borondatezko ekarpenak itzultzea ere badakarrela, halakorik izanez gero, Estatutuetan ezarritako eskakizunen arabera.
Bazkideei aldizka bidaltzen dizkiegun informazio-buletinak jasotzeari uzteko, "Baja eman" sakatu behar duzu buletinetako baten behealdean.