Zer egin behar dut nire kontratua autoprodukzio-modalitatera pasatzeko?

Behar bezala instalatutako autoprodukzio-sistema bat (100 kW baino gutxiagokoa eta behe-tentsioan) baduzu eta jada nahi duzun autoprodukzio-modalitatea aukeratu baduzu, jarraitu hurrengo urratsei aldaketa zure fakturan aplika dezagun:

1. Autokontsumoa erkidegoan erregistratzea

Autonomia-erkidego bakoitzak ezartzen dituen kanalen bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar duzu. Dokumentazioa eskualdearen eta aukeratzen duzun autoprodukzio-modalitatearen araberakoa izango da. Hala, gomendagarriena da instalazioa egin dizun enpresari kontsultatzea tramite horiek egiteko.

Behin instalazioa erregistratuta, erkidegoko erakunde eskuduna arduratuko da, gehienez 10 egunen buruan, enpresa banatzaileari aldaketa jakinarazteaz eta enpresa banatzaileak, beste 10 egunen buruan, kontratua egin dizun merkaturatzaileari, kasu honetan, Som Energiari, jakinaraziko dio.

2. Autokontsumoaren gainean erregistratutako datuak egiaztatzea

Som Energian banatzailearen jakinarazpena jasotzen dugunean, zurekin harremanetan jarriko gara posta elektronikoz jaso ditugun datuak zuzenak direla egiaztatzeko.

Datuak zuzenak ez badira, jakinarazi beharko diguzu eta zure autonomia-erkidegoko erakunde eskudunera jo beharko duzu datuak zuzentzera; orduan, banatzaileak informazioa zuzenduta bidaliko digu berriz ere.

3. Sarbide-kontratuaren aldaketa eskatzea

Datuak zuzenak direla egiaztatu ondoren, kontratua aldatzeko eskatu beharko diguzu, kontratua autokontsumo-modalitatera egoki dezagun. Horretarako, idatzi helbide honetara: modifica@somenergia.coop.

Eskaera jasotzean, Kooperatibak enpresa banatzaileari sarbide-kontratua aldatzeko eskatuko dio. Kontratu berria aktibatu dela jakinarazten digutenetik, gehienez, hogei egunen buruan, baldintza bereziak jasoko dituzu, erregistratutako autokontsumo-modalitatea barne, eta aldaketa zure hileko fakturazioan aplikatzen hasiko gara.

Kontratu-aldaketa horren kostu arautua hau da: 9,04 euro + BEZa. Kontratatutako potentzia edo tarifa aldatzeko asmoa baduzu, une hori aprobetxa dezakezu aldaketa egiteko, aldaketa egiteagatik behin bakarrik kobratuko dizugu eta.

Esteka interesgarriak

Did this answer your question? Thanks for the feedback There was a problem submitting your feedback. Please try again later.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar