Zertan dira desberdin kapital sozialera ekarpenak egitea eta Generation kWh proiektuan parte hartzea?

Som Energian oraingo eredu energetikoa eraldatu nahi dugu, eta %100ean berriztagarria, jasangarria eta partizipatiboa den eredu bat lortzeko lan egiten dugu. Gure ekintza zehatzetako bat da energia sortzeko iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten proiektuak sustatzea. Proiektu berriztagarriak finantzatzeko eta proiektuetan zuzenean parte hartzeko aukerak eskaintzen ditugu gure bazkideak aldaketarako eragile aktibo izan daitezen.

Hala, Som Energiak energia berdearen ekoizpena bultzatzeko eta Kooperatibaren garapena sustatzeko hainbat ekimen abiatu ditugu; besteak beste, Generation kWh proiektua eta Kooperatibaren kapital sozialera ekarpenak egitea.

  • Generation kWh: 25 urtez elektrizitatea taldean ekoizteko bultzada. Bazkideak mailegu bat egiten dio proiektuari, eta mailegu hori 25 urtetan zehar itzultzen zaio, interesik gabe. Diru horrekin, Som Energiak energia berdea sortzeko beste proiektu batzuk bultzatzen ditu. Eta, ordain gisa, bazkideak energiaren portzentaje bat kostaprezioan jasoko du 25 urteko denboraldi horretan zehar. Portzentajea bazkideak egiten duen ekarpenaren eta sorkuntza-instalazioek ekoizten duten energiaren araberakoa izango da. Informazio gehiago GenerationkWh webgunean.
  • Kooperatibaren kapital sozialera egindako ekarpenak: Som Energiako bazkideek itzulkin ekonomikoa (une honetan, %1,75) sortzen duten ekarpenak egin ditzakete. Ekarpen horiek momentu zehatz batzuetan bakarrik egin daitezke, energia berriztagarria sortzen duten proiektu berriak bultzatzeko finantzaketa behar denean edota Kooperatibaren hazkundeari aurre egiteko.
Generation kWh

Kooperatibaren kapital sozialera borondatezko ekarpenak egitea

Ereduaren filosofia

Proiektu kolektiboen bidez energia sortzea. Proiektu berriztagarriak eta Kooperatibaren garapena laguntzeko ekarpen ekonomiko bat egitea.

Sorkuntza-proiektuak

Generation kWh autoprodukzio kolektiboko sisteman sartuko diren proiektuak. Kooperatibak bultzatzen dituen beste proiektu batzuk.

Ekarpen mota

Interesik gabeko mailegua. Kooperatibara egindako ekarpena, Batzar Nagusiak erabakitzen duen urteko interesarekin.

Ekarpenaren zenbatekoa

Urtean erabiltzen den elektrizitatearen arabera (kontsultatu kalkulagailua). 100 eta 100.000 euro bitartean.

Maileguaren (Generation kWh) edo ekarpenaren epea

25 urte. Eperik gabe. Urtero berrituko da automatikoki.

Mailegua kitatzea (Generation kWh) edo ekarpena ateratzea

Edozein unetan. 
Som Energiak mailegu baten itzulketa atzera dezake, urte horretan zehar, dagoeneko amortizatzeke dagoen zenbatekoaren %5 itzuli bada.
Edozein unetan (hiru hilabete lehenago jakinarazi behar da). Errektore Kontseiluak ekarpen bat itzultzeari uko egin diezaioke, urte horretan zehar, dagoeneko kapital sozialaren %10 itzuli bada.

Parte hartzeak dituen abantailak

Mailegua urtero itzultzen da eta elektrizitatea kostaprezioa jasotzen da (bazkideari dagokion zati proportzionalean) Urteko interes ekonomikoak ordaintzen dira (urtero Batzar Nagusiak ezartzen dituenak).

Fiskalitatea

Urtean lortutako aurrezkia (Generation tarifaz gozatzeko) gauzen bidezko etekintzat joko da eta, ondorioz, PFEZren %19ko atxikipena aplikatuko zaio.
Errenta-aitorpenean, ordaindutako interesak kapital higigarriaren etekintzat joko dira; hortaz, PFEZren %19ko atxikipena aplikatuko zaie.

Baldintza orokorrak

esteka esteka

Ekarpena egiteko formularioa

esteka

esteka

GenerationkWh proiektuari buruzko informazio gehiago.

Kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenei buruzko informazio gehiago.

Did this answer your question? Thanks for the feedback There was a problem submitting your feedback. Please try again later.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar