Generation kWh proiektura ekarpena egitean aurreztuko dugu?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Generation kWh proiektuaren helburu nagusia elektrizitate berriztagarri kolektiboa sortzea da, eta ez aurreztea. Hortaz, proiektuan parte hartzeko motibazioa iturri berriztagarrietatik datorren energia sortzen laguntzea da.

Era berean, merkatuan elektrizitatearen prezioak duen eboluzioaren arabera, beharbada elektrizitate-fakturan aurreztuko dugu  mailegatutako diruari esker (orain arte hala izan da).

Generation proiektura egindako ekarpena doako mailegua da. Ekarpena oso-osorik itzuliko da, 25 urtetan zehar. Ekarpena itzultzean ez da interesik aplikatuko, ezta diruaren prezioa eguneratuko ere. Merkatuan elektrizitatearen prezioak duen eboluzioaren arabera, Generation kWh tarifak elektrizitate-fakturan aurrezten lagunduko digu, Som Energiaren tarifa estandarrarekin konparatuta. Aurrezki hori Ogasunari deklaratu behar zaio eta dagokion atxikipena ordaindu behar da (2020an %19 da). Nola egiten da hori?

  • Urtero, normalean apirilean, Som Energiak proiektuan parte hartzen duten pertsona guztiei ziurtagiri bat bidaltzen die, non aurreko urtean aurreztutako zenbatekoa eta aurrezkiari aplikatutako atxikipena zehazten diren. Hori da nork bere errenta-aitorpenean jasota utzi behar duena (aurkeztekotan noski)*. Atxikipena Generation kWh tarifak Som Energiaren tarifa estandarrarekin konparatuta ahalbidetu duen aurrezkiaren arabera kalkulatzen da.
  • Som Energiak aurretik ordaintzen dio atxikipena Ogasunari.
  • Generation kWh proiektuko parte-hartzaileek jasotzen duten urteko amortizazioan**(25 urtetan zehar egiten den maileguaren itzultzea), Som Energiak Ogasunaren atxikipena kenduko die (Som Energiak Ogasunari aurretik ordaindu diona).  Hau da, norbaiti urtero Generation kWh proiektutik 40 euroko itzultzea badagokio, urtero 40 euro ken lortutako aurrezkiaren gaineko atxikipena itzuliko zaizkio.

 * Aitorpenean jasota utzi behar da, besterik gabe. Horrek ez du esan nahi Ogasunari diru gehiago ordaindu behar diozunik, atxikipena Som Energiak ordaindu baitu aurretik. Aitorpenaren zirriborroa eskatzen duten pertsonek ikusiko dute informazio hori zirriborroan agertzen dela dagoeneko.

** Ekarpena egin duzun dataren arabera amortizazioa une batean edo bestean jasoko duzu.

Joan webgunera: Generationkwh.org.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri