Erraztu zure kontadorearen irakurketa

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Bulego Birtualak kontagailuko irakurketa erregistratzeko aukera ematen du. Aukera hori irakurketa zehatzak aldizka helarazten ez dizkiguten titularrentzat bereziki sortu dugu. Zure kontagailua ondo badabil eta irakurketa zehatzak aldizka helarazten badizkiguzu, aukera hori desgaituta izango duzu fakturazio-akatsak saihesteko.

Era berean, irakurketa baten edo fakturazioaren inguruko gorabehera baten berri eman nahi badiguzu, bidali mezu elektroniko bat factura@somenergia.coop helbidera. Kasu horretan, egoera pertsonalki aztertu eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Kontagailuko irakurketa zuzenean Som Energiari helarazteko, sartu Bulego Birtualean.

Irakurketa horrekin, hilean kontsumitu duzun elektrizitatea kalkulatuko dugu, enpresa banatzaileak irakurketarik helarazi ez badigu.Irakurketa hori erabiliko dugu fakturatzeko eta hala jakinaraziko diogu banatzaileari, irakurketa banatzaileak helarazitako azken irakurketekin bat ez datorrenean izan ezik.

Bulego birtualean eman beharreko urratsak:

1. Joan " Kontratuak" ataleko goitibeherako menura edo alboko goitibeherako menura eta sartu "Ikusi eta eman nire irakurketa" aukeran:

2. Hasi saioa (idatzi IFZ/IFK eta pasahitza) eta aukeratu kontratu bat (bat baino gehiago badituzu) kontagailuko irakurketa berria erregistratzeko.

3. Pantailan kontagailuko azken irakurketak agertuko dira. Behean, idatzi data eta kontagailuko irakurketa (ez erabili dezimalik eta ez gehitu zerorik aurretik). Azkenik, sakatu "Bidali autoirakurketa" botoia.

Horrez gain, gomendatzen dizugu kontagailuko irakurketa zure eskualdeko enpresa banatzaileari zuzenean helaraztea, haren webgunearen bidez.

 

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri