Faktura guztiak kontsultatzea
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Fakturak bidaltzea
Som Energiak faktura guztiak, sortu ahala, posta elektronikoz bidaltzen ditu PDF formatuan.
Fakturak jasotzeko, polizari lotutako helbide elektronikoa zuzena dela egiaztatu behar dugu. Som Energiaren jakinarazpenak jasotzeko helbide elektronikoa aldatu behar baduzu, kontsultatu artikulu hau nola aldatu jakiteko.
Horrez gain, fakturak noiznahi Som Energiaren Bulego Birtualean kontsulta ditzakezu, baldin eta titularra bazara.
Bulego Birtualean kontsultatzea
Atal honetan, zure izenean igorritako faktura guztiak aurkituko dituzu, informazio hau xehatuta: faktura-zenbakia, faktura-mota, fakturazio-aldia, fakturaren igorpen-data, zenbatekoa, kontratu-zenbakia eta kobratu den ala ez. Era berean, ordaindu gabe gelditzen diren fakturak ordaindu ahalko dituzu.
Faktura-zenbakia edo -kodea igorritako faktura-motaren araberakoa izango da.
Hiru faktura mota daude:
- FEXXXXXXXXXX: Ohiko fakturei dagokie.
- ABXXXXXXXXXX: Abonu-fakturei dagokie. Hau da, ohiko faktura bat baliogabetzen duen zenbateko negatiboko faktura bat. Mota honetako fakturak igortzen ditugu, eskuarki, ohiko faktura igorri ondoren, enpresa banatzaileak irakurketak zuzentzen dizkigunean.
- REXXXXXXXXXX: Faktura zuzentzaileei dagokie. Hau da, aurrez ordaindu den ohiko faktura baten fakturazio-aldi berari dagokion eta zuzenketa bat egiten duen faktura.
Fakturazio-aldia eta fakturazio-eguna
Jarraian, kontsumo-egunak zehazten dituen fakturazio-aldia ikusiko duzu. Eta baita faktura noiz igorri den ere. Fakturazio-eguna fakturazio-aldiaren ondorengoa izango da beti, banatzaileak kontagailuko datuak biltzen dituenetik helarazten dizkigun arte egun batzuk igarotzen baitira.
Kontuan hartu, oro har, faktura bidaltzen dizugunetik 7 egun itxaroten dugula kobratzeko; hortaz, faktura aztertzeko astia izango duzu.
Fakturak deskargatzea
Bulego Birtualeko espazio berean, inprimagailuaren ikonoan klik eginez, faktura PDF formatuan ikusi eta deskargatu ahalko duzu.
Gomendio baliagarri batzuk
Hona hemen fakturak errazago konparatu, ordenatu eta ikusteko gomendio baliagarri batzuk:
- Menuko tituluak sakatuz, fakturak ordenan jarriko dituzu. Adibidez, "Zenbatekoa" behin sakatzen baduzu, fakturak zenbateko txikienetik handienera ordenatuko dira. Bi aldiz sakatzen baduzu, ordea, fakturak zenbateko handienetik txikienera ordenatuko dira.
- Kontratu-zenbakia, edo zati bat, idazten badu, kontratu horri dagozkion fakturak bakarrik ikusiko dituzu.
- Faktura-zenbakia, edo zati bat, idazten baduzu, hautatutako faktura bakarrik ikusiko duzu.
Ikuspegi normalera itzultzeko, sakatu menuko gurutzea.