Zer egin faktura ordaindu gabe uzten bada?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Bankuak faktura baten ordainagiria itzultzen badu, faktura ordaindu gabe geldituko da. Hori gertatzen bazaizu, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu bankuak faktura itzuli duela jakinarazteko.
Nola ordaindu dezaket faktura?
Bulego Birtualean, fakturen atalean, fakturaren bat ordaintzeke dagoen ikusi ahalko duzu. Hala izango balitz, "Ordaindu" aukera agertuko zaizu, eta horrek faktura banku-txartel bidez ordaintzeko plataforma batera bidaliko zaitu.
Ordainketa-prozesuan zehar errore bat gertatzen bada edo ezin baduzu prozesua amaitu, saiatu berriro ere hurrengo egunean edo jar zaitez gurekin harremanetan cobros@somenergia.coop helbidearen bidez.
Hemen, behar izatekotan, Bulego Birtualean sartzeko estekak:
Ordainketa egiteko beste modu batzuk
Bankuak faktura itzuli duela jakinarazteko bidaltzen dizugun mezuari barra-kodea duen ordainagiri bat (ikus beheko irudia) erantsiko diogu. Ordainagiriak 15 egunez irauten du eta faktura CaixaBanken webgunean edo edozein bulegotan ordaintzeko balio du.
Ordainagirian fakturaren laburpena, ordainketa egiteko datuak eta bankuaren atarirako esteka aurkituko dituzu.
a. Barra-kodea erabiliz online ordaintzea
Ordainketa online egiteko, sartu ordainagiriko barra-kodearen azpian dagoen estekan eta bete web-plataformak eskatzen dizkizun eremuak.
CaixaBanken webgunetik ere egin dezakezu ordainketa, Pago de impuestos, multas, recibos y matrículas atalean. Horretarako, ordainagirian agertzen diren datuak eman beharko dituzu.
b. Barra-kodea erabiliz CaixaBanken bulegoetan ordaintzea
CaixaBanken bulegoetan, ordainagiriarekin (inprimatuta edo telefono mugikorrean gordeta izan beharko duzu) barra-kodea erabiliz ordaindu dezakezu. Kutxazain automatikoan edo, bulego barruan, aurrez aurre egin ahalko duzu ordainketa.
Gogoan izan bankuek, batzuetan, ordutegi mugatuak dituztela barra-kode bidezko ordainketak egiteko.