Nork irakurtzen du kontagailua?
[També en: català] | [Euskaraz ere eskuragarri] | [Tamén en galego] |
Enpresa banatzailea zure etxera iristen den sare elektrikoaren jabea da, eta, ia beti, kontagailuaren jabea ere.
Halaber, enpresa banatzaileak irakurketak komunikatzen ditu; eta, 1718/2012 Errege Dekretuaren arabera, etxeko kontratuei, gehienez ere, bi hilez behin komunikatu behar dizkie.
Hala, banatzaileak irakurtzen du kontagailua eta irakurketa merkaturatzaileari (Som Energiari) bidaltzen dio.
Gorabeherak telekudeaketarekin
Teleneurketa-sistema martxan dago jada lurraldearen zati handi batean, baina hornidura batzuetan oraindik ez da aldaketa egin.
Gainera, gerta liteke, batzuetan, kontagailua ustekabean telekudeaketatik deskonektatzea. Horren ondorioz, fakturazioak gutxi gorabeherako irakurketekin egingo dira, benetako kontsumotik nabarmen desbideratuta.
Som Energiak ezin ditu kontagailuak atzitu; hortaz, halakoetan, eskatuko dizugu benetako irakurketak zuzenean banatzailearen atariaren bidez jakinaraztea. Artikulu honetan autoirakurketa banatzaileari helarazteko modua azaltzen dugu.
Araudiak xedatzen duen moduan, banatzaileak, gehienez ere, bi hilez behin egin behar du kontagailuaren irakurketa. Teleneurketa eta telekudeaketa duten kontagailuak dituzten hornidura-puntuetan, aldiz, irakurketa hilean behin egiten da. Garrantzitsua da hori kontuan hartzea irakurketarik gabeko kontratuak egiteko garaian. Merkaturatzaile gisa, Legeak ezarritako epea igarotakoan bakarrik erreklamatu dezakegu.