Zein da nire hornidura-puntuari dagokion EJSN kodea?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Hornidura-puntua etxebizitza bat bada, kodea 9820 izango da.

Era berean, EJSN kode horrek auzokideen erkidego eta aparkalekuetako hornidura-puntuetarako balio du.

Honako hauek dira beste ohiko sailkapenak:

  • Beste leku batzuetan jaso gabeko elkartze-jarduerak → 9499
  • Ondasun higiezinak norberaren kontura alokatzea → 6820
  • Gordailutzea eta biltegiratzea → 5210
  • Txikizkako merkataritza, espezializatu gabeko establezimenduetan → 4711
  • Jatetxeak eta janari-postuak → 5610
  • Hotelak eta antzeko ostatuak → 5510
  • Arkitekturako zerbitzu teknikoak  → 7111
  • Jarduera juridikoak → 6910
  • Beste leku batzuetan jaso gabeko jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak → 7490
  • Kontabilitateko jarduerak, liburu-eramailetza, kontu-ikuskaritza eta aholkularitza fiskala → 6920
  • Herri Administrazioaren jarduera orokorrak → 8411
  • Lehen Hezkuntza → 8520

Zure jarduera ekonomikoa bestelakoa bada, aurrerago azaltzen dugun moduan, bilatu zure EJSN kodea bilatzaile honetan: Estatistikako Institutu Nazionalaren taula.

Zer da EJSN kodea?

EJSN Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala da. EJSN kodeak, estatistikak prestatzeko asmoz, ekoizpen-unitateak egiten duten jardueraren arabera sailkatzeko eta multzokatzeko balio du. 

Argia merkaturatzen dugunez, Som Energian, legez, horniduraren alta ematean edo konpainia-aldaketa egitean, datu hori jaso behar dugu eta banatzaileari jakinarazi behar diogu. Horregatik eskatzen dizugu EJSN kodea kontratazio-formularioa betetzean.

EJSN sailkapenaren aldaketa eta non aurkitu zure EJSN kodea

Duela gutxira arte, indarreko EJSN kodea 2009. urteko sailkapen batetik zetorren. Baina, aurten, araudia aldatu da eta sailkapen berri bat aplikatuko da: CNAE 2025. Esan bezala, zure hornidura-puntuari dagokion EJSN kodea Estatistikako Institutu Nazionalaren taulan aurkituko duzu.

ADI!

Garrantzitsua da EJSN kodea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari (JEZ) lotutako sailkapenarekin ez nahastea. Egitura antzekoa da, baina kodifikazioa, berriz, desberdina. 

Lotutako estekak

Ayuda a la codificación (Estatistikako Institutu Nazionala)

CNAE 2025

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.