Zer dira komunitate energetikoak?
| [També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Komunitate energetikoak partikular, erakunde, tokiko administrazio publiko eta enpresa txiki eta ertainez osatutako taldeak dira. Batez ere, kooperatiba edo elkarte gisa antolatzen dira haien auzoa, herria, hiria, eskualdea edo herrialdea eraldatzeko, komunitatean % 100 berriztagarria, inklusiboa, demokratikoa eta jabetza kolektibokoa den energia-eredu bat bultzatzeko.
Zein da komunitate energetikoen helburua?
Komunitate energetikoen helburua da haien inguruan energia-trantsizio eraldatzailea sustatzea. Energia-trantsizio eraldatzailean, herritarrak gure gizartea elikatzen duen energia-sistemaren deskarbonizazioaren eta desnuklearizazioaren buru dira, modu autoantolatu eta demokratiko batean.
Energia-trantsizioa eta -transformazioa, eta, aldi berean, gizartearen transformazioa egiteko bidea da, alde batetik, %100 berriztagarria, banatua eta arduratsua den energia-sistema bat lortzeko eta, bestetik, balio demokratikoen eta ingurumenaren defentsaren inguruan kohesionatuta dagoen gizarte aktibo bat lortzeko.
Une honetan, lurralde osoko hainbat eskualdetan, tokiko ekimen berriak sustatzen ari dira, kooperatiba zein elkarte forman. Ekimen horietako asko Som Comunitats mapan daude ikusgai. Haiekin bat egin nahi baduzu, sartu mapan.
Era berean, Som Energia komunitate energetiko bat da, eta energia- eta gizarte-trantsizioa bultzatzeko komunitate energetiko eta ekintza berriak sustatzeko konpromisoa hartu dugu. Komunitate energetiko berri bat abiatzeko asmoa baduzu edo laguntza behar baduzu, kanal hauetan parte hartzea proposatzen dizugu:
- Foruma: komunitate energetikoek baliabideak eta esperientziak partekatzeko eta aurrera egiteko elkarri laguntzeko erabiltzen duten lineako komunitate bat da. Sartu zaitez edukiak ikusteko eta eman izena parte hartu ahal izateko.
- Helbide elektronikoa: idatzi energia.colectiva@somenergia.coop helbidera.