Komunitate energetiko bat sortzeko, zer egin behar dugu?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Ongi etorri ekonomia sozialaren barruan komunitate energetiko bat sortzeko bidaia zirraragarrira. Ibilbide hau egiteko, energia-sistema justu eta iraunkorrago bat lortzeko trantsizioarekin konpromisoa hartu duten udalerri bereko zenbait lagun elkartu behar dira.

Beheko bideoan proposamen hori errealitate bihurtzeko funtsezko etapak azaltzen dira:

Hortaz, zuen udalerri, auzo edo hirian, komunitate energetiko berri bat sustatu nahi baduzue, gomendatzen dizuegu urrats hauek egitea:

  1. Informatu ondo komunitate energetikoen inguruan. Azken urteotan, hainbat erakundek gidak argitaratu dituzte eta informazio asko sortu da gai honen inguruan, eta guk Som Comunitatsen Forumean bildu dugu. Besteak beste, hauek daude eskuragarri:
    1. Wiki: gida eta baliabide aipagarriak.  
    2. Laguntza: galderak egiteko eta zalantzak argitzeko. 
    3. Ongietorria: aurkezpenak egiteko gunea.
  2. Sartu Som Comunitatsen webgunean eta kontsultatu mapa, zuengandik hurbil ekimenen bat martxan al dagoen ikusteko. Hala bada, irakurri informazioa eta bat egin! Inguruan ez baduzu komunitaterik, adierazi komunitate energetiko berri bat sortzeko interesa duzuela zuen datuak mapan apuntatuz. Bideotutorial honetan zuen komunitatea mapan aurkitzen lagunduko dizuegu. 
  3. Sortu aliantza lokal bat. Jarri harremanetan, zuzenean, inguruko erakunde nabarmenekin: talde naturalista eta ekologistak, ateneoak, mendi-taldeak, auzo-elkarteak, kirol-erakundeak, kontsumo-taldeak, udaletxea, eta abar. Aurkeztu proiektuaren ideia eta proposatu aliantza lokal handi bat sortzea energia-trantsizioa bultzatzeko! Aipatutako erakundeak adituak dira herritar-taldeak dinamizatzen eta lagunduko dizuete, segur aski. 
  4. Aktibatu talde sustatzaile bat. Proiektu bat hutsetik abiatzea zaila da, eta are gehiago hau bezalako proiektu konplexu bat. Komunitate energetikoetan ezagutza- eta esperientzia-eremu anitzak uztartzen dira, hala nola dinamizazioa, komunikazioa, gizarte-mobilizazioa, energiaren gaineko ezagutza teknikoa eta proiektuen kudeaketaren gaineko jakintza. Mota honetako proiektu bati ekiteko, komeni da 5 eta 10 kide arteko diziplina anitzeko eta askotariko talde sustatzaile bat osatzea. Talde sustatzailearen helburua da komunitate energetikoa eratzeko eta abiatzeko prozesua koordinatzea. 
  5. Eman alta komunitate energetiko berriari Som Comunitatsen barruan. Som Comunitatsek komunitate energetikoak sustatzeko, laguntzeko eta kudeatzeko plataforma bat sortu du.  Plataformak, ekimen komunitariotik, energia- eta gizarte-eraldaketarako ekintzak ahalbidetzeko baliabideak, tresna digitalak eta zerbitzuak biltzen ditu. 

Jada komunitate energetiko bat martxan baduzue, kontsultatu eskaintzen ditugun zerbitzuak eta eman alta plataforman.

Zalantzak argitzeko edo informazio zehatzagoa eskatzeko, idatzi energia.colectiva@somenergia.coop helbidera.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.