Zer eskaintzen die Som Energiak komunitate energetikoei?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Som Energian % 100 berriztagarria eta deszentralizatua den eredu baterantz eramaten gaituen eta herritarrak buru dituen energia-trantsizio eraldatzaile baten alde egiten dugu. Eta aldaketa hori ahalbidetzeko tresnarik eraginkorrenetako bat komunitate energetikoak dira; hau da, auzo, herri edo hiri bat % 100 berriztagarria eta demokratikoa den eredu baterantz bideratzen duten partikularrak, erakundeak eta enpresa txikiak dira, kooperatiba edo elkarte forman bilduta. 

Horiek horrela, Som Energian konpromiso irmoa dugu komunitate energetiko berrien sustapena babesteko eta laguntzeko.

Som Comunitats 

Som Comunitatsek plataforma bat sortu du komunitate energetikoak ezagutarazteko, laguntzeko eta kudeatzeko. Plataforman funtsezko tresna eta baliabide digitalak eskaintzen dira eta baita, proiektua bultzatzeko, kudeatzeko edo finkatzeko, kooperatiba zein gizarte-ekonomiako enpresen zerbitzuak kontratatzeko aukera ere. 

Som Comunitats proiektua kooperatiben aliantza batek sustatu du. Gure ezagutzak eta esperientziak bateratu ditugu, lurraldearen ezaugarrien eta parte hartzen duten eragileen arabera, komunitate-eredu desberdinak aztertzeko, ebaluatzeko eta garatzeko. Horrez gain, komunitate energetikoen sorrera erreplikatzea eta bizkortzea, komunitateen eskalagarritasuna eta kudeaketa erraza ahalbidetzen dituzten kudeaketa- eta gobernantza-tresnak garatzen ditugu. 

Informazio gehiago jasotzeko, sartu webgunean edo idatzi mezu bat info@somcomunitats.coop helbidera.  

Gainera, Som Energiak komunitate energetikoei sorkuntza-instalazioak ordezkatzeko zerbitzua eskaintzen die, eta baita % 100 berriztagarria den elektrizitatearen komertzializazioa ere. Bestetik, jakinarazten dizugu, une honetan, komunitate energetikoen inguruan, besteak beste, eskariaren malgutasunarekin eta energiaren banaketa birtualarekin zerikusia duten zerbitzu berriak lantzen ari garela. 

Informazio gehiago jasotzeko, bidali mezu bat  energia.colectiva@somenergia.coop helbidera.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.