Nola eskatu tarifa-aldaketa bat ordutegi-tarteen tarifatik tarifa indexatura eta alderantziz?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Artikulu honetan azaltzen dugu nola eskatu behar den tarifa-aldaketa bat ordutegi-tarteen tarifatik tarifa indexatura eta alderantziz. 

Oraindik ez baduzu kontraturik Som Energiarekin, bazkidetu zaitez eta kontratatu argia nahi duzun tarifarekin

Tarifa aldatzeko, Bulego Birtualean sartu beharko duzu. Oraindik ez bazara inoiz sartu, hemen azaltzen dizugu nola sartu, eta, pasahitza galdu baduzu, hemen azaltzen dizugu nola berreskuratu pasahitza

Bulego Birtualaren barruan, jo “Kontratuak” atalera eta, gero, egin klik “Aldatu tarifa” aukeran.

Pantaila hau agertuko zaizu:

Hortik aurrera, bete aurkitzen dituzun jarraibideak. Zalantzarik baduzu, bidali mezu bat helbide honetara: info@somenergia.coop.

Noiz gauzatuko da tarifa-aldaketa?

Tarifa-aldaketa eskatzen duzunean, aldaketa-prozesua hasiko da. Tarifa berria aplikatzen hasi aurretik, azken faktura bat bidaliko dizugu, non energia ordura arte izan duzun tarifaren prezioan fakturatutako baita. Arazorik ez badago, faktura, gutxi gorabehera, hilabete bat beranduago jasoko duzu. Hortik aurrera, kontsumitzen duzun energia tarifa berriaren prezioan fakturatuko dugu.

Demagun ordutegi-tarteen 2.0TD tarifa duen pertsona batek abuztuaren 11n 2.0TD tarifa indexatura aldatzeko eskaera egiten duela. Demagun pertsona horrek azken faktura abuztuaren 3an jaso duela. Aldaketa eskatzen duenean, aldaketa-prozesua hasiko da. Hortaz, pertsona horrek faktura bat jasoko du, seguruenik, irailaren hasieran, abuztuaren 4tik irailaren 1era, esate baterako, arteko kontsumoari dagokiona, non energia ordura artea izan duen tarifaren (kasu honetan, ordutegi-tarteen 2.0TD tarifaren) prezioan fakturatuko baita. Eta, fakturaturako azken egunaren biharamunerako, hots, irailaren 2rako, tarifa berria aktibatuta izango du. Hortik aurrera kontsumitzen duen energia 2.0TD tarifa indexatuaren prezioan fakturatuko da.

Kasu honetan, hau izango litzateke kronologia:

08/03 → faktura (ordutegi-tarteen tarifaren arabera)

08/11 → tarifa indexatura aldatzeko eskaera

08/04 - 09/01 → faktura (ordutegi-tarteen tarifaren arabera)

09/02 → tarifa indexatuaren prezioak aplikatzen hasten dira

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri