Ordutegi-tarteen 3.0TD tarifaren eta ordutegi-tarteen goi-tentsioko tarifen ordutegiak
| [També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Artikulu honetan azaltzen dugu nolakoak diren Kooperatibak eskaintzen dituen ordutegi-tarteen 3.0TD tarifaren eta ordutegi-tarteen goi-tentsioko tarifen ordutegiak.
15 kW-tik gorako potentzia duten behe-tentsioko kontratuek eta goi-tentsioko kontratuek, legez, sei tartetan (P1, P2, P3, P4, P5 eta P6) banatutako ordutegi-egitura berbera dute.
Konfigurazio horrek argiaren potentzia- eta energia-terminoen bidesariak eta karguak definitzen ditu. Hori beste artikulu honetan aurkituko duzu zehatz-mehatz azalduta: Nola ezartzen ditugu prezioak Som Energian?
Kooperatibak ordutegi-egitura hori aplikatzen du aipatutako motako kontratuen tarifetan; beraz, tarifek sei tarte dituzte eta, tarte batetik bestera energiaren (kWh) eta potentziaren (kW) prezioa aldatzen da. Prezioak webguneko tarifen atalean daude kontsultagai: ordutegi-tarteen 3.0TD tarifaren prezioak eta ordutegi-tarteen 6.1TD tarifaren prezioak.
Eskualdearen (penintsula, Balear uharteak eta Kanaria uharteak) arabera eta urteko hilabetearen arabera, tarte bat edo beste aplikatuko da. Horiek horrela, behean eremu bakoitzari dagozkion ordutegiak eta tarteak ikusiko dituzu (taulak esteken bidez deskarga daitezke):
Penintsulako ordutegiak

Irudia deskargatzeko esteka.
Balearretako ordutegiak

Irudia deskargatzeko esteka.
Kanarietako ordutegiak

Irudia deskargatzeko esteka.
3.0TD tarifa indexatuak eta goi-tentsioko tarifa indexatuak
3.0TD tarifa indexatu bat edogoi-tentsioko 6.1TD, 6.2TD, 6.3TD eta 6.4TD tarifa indexatua baduzu, kontuan hartu goiko ordutegiek potentzia-terminoarentzat bakarrik balio dutela. Hau da, 3.0TD tarifa indexatu bat edo goi-tentsioko tarifa indexatu bat baduzu, erreparatu ordutegi horiei tarte bakoitzean kontratatu beharreko potentzia zein den erabakitzeko. Aldi berean, energia-terminoa formula indexatuari jarraituz fakturatuko da. Hortaz, ordutik ordura eta egunetik egunera aldatuko da, Laguntza Guneko artikulu honetan azaltzen dugun bezala.