Malgutasuna potentzia-aldaketetan (7/2026 Errege Lege Dekretua)
| [També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
2026ko martxoan onartu zen 7/2026 Errege Lege Dekretuak Langile autonomoen erregimen berezian (edo parekagarri batean) alta emanda dauden enpresa eta partikularrei zuzendutako neurri batzuk ezartzen ditu. Neurriak 2026ko amaierara arte egongo dira indarrean.
Alde batetik, potentzia urtean behin bakarrik aldatzeko muga kentzen du. Hau da, nahi ahala aldiz aldatu ahalko da potentzia, eta muga bakarra izango da fakturazio-ziklo bakoitzean behin aldatzea.
Bestetik, ezartzen da tramitea (konexio-eskubideak ordaintzea) doakoa izango dela 2026ko martxoaren 22tik abenduaren 31ra bitartean eskatzen diren potentzia-aldaketetarako. Haatik, kontagailua ordeztu behar denean edo jarduketaren bat egin behar denean, tramitea ordaindu beharko da. Kontratatutako gehienezko potentzia handitzean, ondoriozko sarbide- eta luzapen-eskubideak ordaindu beharko dira.
Artikulu honetan banatzaileek tramite jakin batzuetan (besteak beste, horniduraren alta edo potentzia-aldaketa) aplikatzen dituzten kostuei buruzko informazio gehiago ematen da.
Malgutasuna eskatzeko,Bulego Birtualean potentzia-aldaketa eskatzeko unean, dokumentazio hau erantsi behar duzu:
- Langile autonomoen erregimen berezian (RETA) edo parekagarri batean alta emanda dauden pertsonak: RETAko alta-agiria edo egoera parekagarria egiaztatzen duen agiria.
- Enpresak:Erantzukizunpeko adierazpen hau.
Artikulu honetan potentzia-aldaketen inguruko informazio orokorra ematen da.