Enpresa banatzaileek aplikatzen dituzten kostuak

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

ADI!

1. Zure kontratua behe-tentsiokoa bada eta kontratatutako potentzia 100 kW baino gutxiago bada, artikulu hauetan kostuak eta egin beharreko izapideak zuzenean kontsulta ditzakezu: horniduraren alta egitea, obren alta egitea, potentzia aldatzea, tentsioa aldaketa (monofasikoa - trifasikoa), autokontsumorako aldaketa egitea.

2. Artikulu honetan jasotako kostuak baliozkoak dira 250 kW edo gutxiago kontratatuta duten goi-tentsioko kontratuetarako eta 100 kW baino gutxiago kontratatuta duten behe-tentsioko hornidura-puntuetarako. Potentzia handiagoa kontratatuta baduzu eta kostua jakin nahi baduzu, modifica@somenergia.coop helbidera idatz diezagukezu.

Legez ezarrita daude enpresa banatzaileek izapideengatik aplika ditzaketen kostuak; besteak beste, horniduraren alta egitekoak eta potentzia aldatzekoak. Kostu horiek araututa daude, eta erakunde eskudunak ezarri ditu. Hortaz, aldatuz gero, dagokion aldizkari ofizialean araua argitaratu behar da.

Askotan, “eskubidetzat” jasotzen dira, eta hainbat motatakoak daude, jarraian azalduko dugun bezala. 

Kontuan hartu kostuen prezioa desberdina izan daitekeela, kontratatutako potentziaren arabera eta hornidura-puntua goi-tentsiokoa ala behe-tentsiokoa izan. Etxe, enpresa txiki, bulego eta abarrek behe-tentsioa eduki ohi dute, eta  industrialde, nekazaritza-ustiapen edo landa-eremuetako puntu isolatuek, berriz, goi-tentsioa.

Hargune-eskubideak

Hargune-eskubideak hornidura berrietan eta potentzia areagotzean aplikatzen dira. Ordainketa eta eskubide hauek barne hartzen dituzte:

  1. Hedapen-eskubideak ordaintzea.
  2. Sarbide-eskubideak ordaintzea.
  3. Lagatako instalazioak ikuskatzeko eskubideak ordaintzea.

Behin-behineko edo aldi baterako horniduren kasuan (obra-kontratuak, kasu), badira berezitasun batzuk, 1048/2013 Errege Dekretuaren 27. artikuluan jasota datozenak.

1.    Hedapen-eskubideak ordaintzea

Enpresa banatzaileak horniduraren alta egiteko edo kontratatutako potentzia igotzeko kobratzen dituenak dira. Kontratatutako edo igotako kilowatten araberakoa izango da kostua.

Horniduran baja eman edo kontratatutako potentzia jaisteko eskatzen denetik, eskubideak hiru urtez daude indarrean behe-tentsioan eta bost urtez goi-tentsioan. Hortaz, epe horiek igarota horniduraren alta egitea edo potentzia igotzea berriz eskatuz gero, berriro ordaindu beharko dira.

Jarraian azaltzen ditugun kostuak hiri-lurzorutzat sailkatutako lursailei dagozkie. Beste kasu batzuetan, kostu handiagoak izan ditzakete. Informazio gehiago izateko, idatzi helbide honetara:modifica@somenergia.coop.

Behe-tentsioko kuota: 17,374714 € / kW (21,0234 € / kW, BEZ barne).

Goi-tentsioko kuota hornidura-puntuaren sarbide-tentsioaren araberakoa izango da:

Tensioa € / kW
€/kW
(BEZ barne)
1 kV baino gehiago, eta 36 kV gehienez ere 15,718632 19,01954
36 kV baino gehiago, eta 72,5 kV gehienez ere 15,343534 18,56568
72,5 kV-tik gorakoa. 16,334353 19,76457

2.   Sarbide-eskubideak ordaintzea

Enpresa banatzaileak horniduraren alta egiteko edo kontratatutako potentzia igotzeko kobratzen dituenak dira. Hedapen-eskubideekin gertatzen den bezala, kontratatutako edo igotako kW-en araberakoa izango da kostua.

Behe-tentsioko kuota: 19,703137 € / kW (23,8408 € / kW, BEZ barne).

Goi-tentsioko kuota hornidura-puntuaren sarbide-tentsioaren araberakoa izango da:

Els cobra l’empresa distribuïdora en el cas d’alta de subministrament o bé en augmentar la potència contractada. De la mateixa manera que els drets d’extensió, el cost va en funció dels kW contractats o d’augment, segons el cas.

En baixa tensió la quota és de 19,703137 €/kW (23,8408 €/kW, IVA inclòs).

En alta tensió la quota depèn de la tensió d’accés del punt de subministrament:

Tentsioa € / kW
€ / kW
(BEZ barne)
1 kV baino gehiago, eta 36 kV gehienez ere 16,992541 20,56097
36 kV baino gehiago, eta 72,5 kV gehienez ere 14,727812 17,82065
72,5 kV-tik gorakoa 10,700842 12,94802

3.   Lagatako instalazioak ikuskatzeko eskubideak ordaintzea

Enpresa banatzaileak hornidura-puntua martxan jarri edo potentzia handitu aurreko lanak eta entseguak ikuskatzearen truke kobratzen dituenak dira, instalazioak zuzenean egikaritu eta gero lagatzea erabakitzen baduzu.

Behe-tentsioko kuota: 101,52 euro jarduera bakoitzarengatik (122,84 euro, BEZ barne).

Goi-tentsioko kuota sarbide-tentsioaren eta aztertutako kontzeptuaren araberakoa izango da.

Tentsioa
Aztertutako kontzeptua
€ / jarduera
€ / jarduera
(BEZ barne)
1 kV baino gehiago, eta 36 kV gehienez ere Linea 253,81 307,11
1 kV baino gehiago, eta 36 kV gehienez ere Transformazio-zentroa
152,29 184,27
36 kV baino gehiago, eta 72,5 kV gehienez ere 613,09 741,84
72,5 kV-tik gorakoa. 1.344,31 1.626,62

Lotura-eskubideak eta kontrol-ekipoak egiaztatzea eta horietan esku hartzea

Enpresa banatzaileari honako jarduera hauek egiteko eskatzen zaionean aplikatzen dira kostu horiek: sarean instalazio bat akoplatzea, instalazioa zuzen eginda dagoela egiaztatzea eta kontagailua konektatzea eta zigilatzea (eta kontsumitzaileak kontagailuari dagokionez eskatzen duen beste edozein jarduera).

1.   Lotura- edo konexio-eskubideak

Enpresa banatzaileak instalazioa sare elektrikora akoplatzean egindako jarduera bakoitzarengatik kobratzen dituenak dira. 

Ez dira lotura- edo konexio-eskubideak eta hargune-eskubideak nahastu behar.

Behe-tentsioko kuota: 9,04 euro jarduera bakoitzarengatik (10,94 euro, BEZ barne).

Goi-tentsioko kuota sarbide-tentsioaren araberakoa izango da:

Tensioa € / jarduera
€ / jarduera (BEZ barne)
1 kV baino gehiago, eta 36 kV gehienez ere 79,491970 96,18528
36 kV baino gehiago, eta 72,5 kV gehienez ere 266,957067
323,01805
72,5 kV-tik gorakoa 374,542485 453,19641

2.   Egiaztatze-eskubideak

Enpresa banatzaileak hornidura-puntuko instalazioak araudia bete eta behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeagatik kobratzen dituenak dira.

Behe-tentsioko kuota: 8,01 euro jarduera bakoitzarengatik (9,69 euro, BEZ barne).

Goi-tentsioko kuota sarbideko tentsioaren araberakoa da:


Tensioa € / jarduera
€ / jarduera (BEZ barne)
1 kV baino gehiago, eta 36 kV gehienez ere 54,87
66,40
36 kV baino gehiago eta 72,5 kV gehienez ere 85,16
103,05

72,5 kV-tik gorakoa.

125,99 152,45

3.    Neurketa- eta kontrol-ekipoetan jarduteko eskubideak

Enpresa banatzaileak neurketa-eta kontrol-ekipoak (kontagailua) konektatu eta zigilatzeagatik eta kontsumitzaileak elementu horiei dagokienez eskatzen dituen beste jarduerengatik kobratzen dituenak dira. 1955/2000 Errege Dekretuak ezartzen du neurketa-eta kontrol-ekipoetan egindako jarduerek eta lotura- edo konexio-eskubideei dagozkien jarduerek kostu berdina dutela.

Beste kontzeptu batzuk

Berme-gordailua

Kontratua sinatzean, enpresa banatzaileak berme-gordailua ordaintzeko eska lezake, 1955/2000 Errege Dekretuaren 79.7 artikulua betez.

Neurketa-ekipoak alokatzea 

Abenduaren 28ko ITC/3860/2007 Aginduaren II. eranskinak arautzen du neurketa-ekipoen edo kontagailuen alokairua.

Gogoratu enpresa banatzaileak merkaturatze-konpainiak igorritako fakturen bitartez kobratzen dituela eskubideak. Argindarra Son Energiarekin kontratatu baduzu, kostu horiek fakturaren xehetasunetan ageri dira, Beste kontzeptu batzuk atalean, hain zuzen ere.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri