Autoprodukzio-sistema bat badut, kontratatutako potentzia jaitsi dezaket?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Kontratatutako potentziak aldi berean hornidura-puntu batean konekta ditzakezun elementu eta gailu guztietan eragiten du. Kontuan hartzeko aholku orokorrak artikulu honetan aurkituko dituzu: Nola jakin dezaket zein potentzia behar dudan?

Autoprodukzio-sistema bat baduzu, goiko estekan azaltzen diren gomendioez gain, beste gomendio batzuk emango dizkizugu. Izan ere, kasu honetan, sareko energia gutxiago beharko duzu, baina horrek ez du nahitaez esan nahi potentzia jaitsi dezakezunik.

Hori baloratzeko, energia propioa sortzen ari ez zarenean gertatzen diren eskari handiko uneak kontuan hartu behar dituzu bereziki, eta instalazioan bateriak dituzun ala ez.

Hortaz, aztertu behar duzu energia gutxi edo ezer sortzen ari zaren uneetan zure eskari elektrikoa mugatu ote dezakezun. Adibidez, instalazio fotovoltaiko bat baduzu, pentsatu gauean edo hodei asko dagoen egunetan energia-erabilera murriztu ote dezakezun, une horiek ekoizpenik gabeak edo ekoizpen oso txikikoak baitira.

Egoera desberdina izango da ere instalazioan bateriak edo energia metatzeko beste sistema batzuk badituzu. Bateriak badituzu, errazagoa da kontratatutako potentzia jaistea, ekoizpenik gabeko uneetan bateriek energia hornitu baitezakete.

Autoprodukzio-instalazioaren potentziaren mugak

Araudiak (1699/2011 Errege Dekretuko 13.3. artikuluak) autoprodukzio-instalazioaren potentzia mugatzen du: ezin du gainditu harguneko gehieneko potentzia onargarria.

Harguneko potentzia onargarria hornidura-puntuak dituen indarreko luzapen-eskubideekin bat dator. Eta luzapen-eskubideak kontratatutako potentziaren parekoak edo handiagoak izan daitezke.

Horregatik, ezinezkoa badirudi ere, zure autoprodukzio-instalazioko potentzia kontratatutako potentzia baino handiagoa izan daiteke, baldin eta hargunean onargarria den potentzia gainditzen ez badu, zeina indarreko luzapen-eskubideekin eta buletin elektrikoak ziurtatutako potentziarekin bat baitator.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri