Tentsioa aldatzea (monofasikoa - trifasikoa)

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Tentsioa aldatzeko (monofasikotik trifasikora pasatzea eta alderantziz), lehenik elektrikari-enpresa batekin jarri behar zara harremanetan, instalazioan aldaketa egin eta buletin elektrikoa igor dezan (aldaketa egiteko beharrezkoa da agiri hori).

Behin instalazioan aldatuta eta elektrikari homologatu batek buletin elektrikoa igorrita, Bulego Birtualean tentsio-aldaketa izapidetzeko eska dezakezu.  Sartu “Kontratuak” atalean, eta aukeratu “Aldatu tarifak”.

Oharra irakurri ondoren, sakatu “hurrengoa”. Menu zabalgarrian, aukeratu “Aldatu tentsioa”

Adierazi zer-nolako aldaketa egin nahi duzun (monofasikotik trifasikora pasa, edo alderantziz). Jarraian, erantsi buletin elektrikoa.  

Hornidura-puntua behe-tentsiokoa bada, 10,94 € ordaindu beharko duzu tentsio monofasikotik trifasikora aldatzeko. Hornidura-puntua goi-tentsiokoa bada, artikulu hau kontsulta dezakezu: Enpresa banatzaileek aplikatutako kostuak.

Kontuan hartu astebete eta hiru aste bitartean behar direla izapideak gauzatzeko.

Prozesu horretan bertan, kontratatutako potentzia ere alda dezakezu. Horretarako, aukeratu “Aldatu potentzia”. Tentsioa aldatzeko izapidea aprobetxatuz potentzia ere aldatzea erabakitzen baduzu baduzu, arauzko kostua berbera izango da, eta, beraz, ez duzu izapideengatik bi edo hiru aldiz ordaindu beharko. Potentzia areagotu nahi baduzu, ordea, dagokion kostua ordaindu beharko duzu, igotzen duzun kW bakoitzeko.

Oraindik ez bazara Bulego Birtualean inoiz sartu, jarraitu esteka honetan adierazitako urratsei: Bulego Birtualean lehen aldiz sartzea.

Orokorrean, enpresa banatzaileko (edo hark azpikontratatutako enpresetako) teknikariak hornidura-puntura lekualdatzen dira, izapidea betetzeko. Enpresa banatzailea behar baino gehiago luzatzen ari dela uste baduzu, jarri harremanean elektrizitatearen enpresa banatzailearekin, elektrikari-enpresaren eta teknikarien arteko hitzordua ezartzeko eta izapideak arintzeko.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri