Bazkide izan behar dut Som Energiarekin argia kontratatu ahal izateko?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Ez da beharrezkoa. Bazkide batek bestelako titulartasuna duten bost argi-kontratu, gehienez, izan ditzake (senideenak edo lagunenak, adibidez).
Hortaz, bazkidea ez bazara, bazkide baten bitartez argia kontratatu ahalko duzu.
Argia kontratatzeko inprimakia bete ahal izateko, zure datuak ipini beharko dituzu (NAN eta bazkide zenbakiak) eta ondoren gainerako datuak jarri ahalko dituzu kontratazioari hasiera eman ahal izateko. “Kontratuaren jabea” atalean, lehenbizi kontratuaren jabea pertsona berbera izaten jarraituko duen galdetuko zaizu (hau da, ea gaur egun hornidura-puntu horretako kontratua zure izenean dagoen). Ondoren, nor nahi duzun jabea izatea eskatuko zaizu eta bazkidearen datuak agertzen direnez, aldatu beharko dituzu eta zureak ipini.
Era berean, Kooperatibako bazkide izateko aukera aztertzera animatzen zaitugu.