Generation kWh: zer gertatuko da aurreikusi baino elektrizitate gutxiago erabiltzen badut? Egindako ekarpena berreskuratu dezaket?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

ADI!

Generation kWh proiektuak aurreikusitako energia berriztagarriko hiru ekoizpen-instalazioak aurrera ateratzeko beharrezko finantzaketa lortu du. Ezarritako helburua lortu denez gero, dagoeneko ezin da ekarpenik egin. Beharrezko finantzaketa lortu izanak (eta, ondorioz, jada ekarpenik egin ezin izanak) ez die inola ere eragingo orain arte egindako partaidetzei. Albistea esteka honetan irakur dezakezu.

kWh Generazioan parte hartzen dute bazkideetako bat bazara, litekeena da aurreikusi baino elektrizitate gutxiago erabiltzea. Hilabete batean ez baduzu erabiltzen dagokizun Generation kWh elektrizitate guztia, hurrengo hilabeteetarako metatuko da. Balantzea urtekoa izango da, hots, elektrizitatea ezingo da urte batetik bestera metatu.

Urte jakin batean, azkenean, aurreikusi baino elektrizitate gutxiago erabiltzen baduzu, elektrizitatea kostaprezioan ( Generation kWh tarifa) lortzeko aukera galduko duzu. Horrek ez du inola ere eragotziko zuk egindako ekarpena berreskuratzea.

Lan egiten ari gara, luzaro gabe, Bulego Birtualean urteko balantze energetikoa kontsultatzeko aukera emateko. Dena dela, gogoan izan, Generation kWh proiektuan parte hartzen duen bazkide gisa:

  • Sobera duzun Generation kWh energia beste kontratu batzuei lagatzea. Zure energia-soberakinak titular zaren kontratu bati edo aukeratzen dituzun beste kontratu batzuei egotzi ahal izango dizkiezu Generation kWh prezioan (baldin eta delako kontratuaren titularrak onartzen badu). Era berean, energia banatzeko ordena aukeratu ahal izango duzu.
  • Mailegu osoa berreskuratzea. Horrek kontratua indargabetu egingo du eta Som Energiak amortizatzeke dagoen zenbatekoa itzuliko dizu. Generation kWh-ren Baldintza orokorrek Som Energiak urtean itzul dezakeen maximoa ezartzen dute: Kooperatibak amortizatzeke duen zenbateko osoaren % 5. Urte jakin batean, % 5era iristen bada (pertsona askok aldi berean eskatu dutelako ekarpen osoa berreskuratzea), mailegua berreskuratzeko eskaera % 5era iritsi ondoren egiten duen bazkideak hurrengo urtera arte itxaron beharko du beharbada. Generation kWh bera babesteko neurri bat da; izan ere, gaurdaino, oraindik ez da horrelakorik gertatu. Generation kWh kontratua aldez aurretik indargabetzen baduzu, kudeaketa-gastuak ordaindu beharko dituzu (itzulketa egiteko unean amortizatzeke dagoen maileguaren zenbatekoaren % 4, gehienez ere).

Horrelakorik egin nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: generationkwh@somenergia.coop.

Generation kWh.

Did this answer your question? Thanks for the feedback There was a problem submitting your feedback. Please try again later.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar