Borondatezko dohaina: 0,01 € kWh bakoitzeko

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Bazkideen Batzar Nagusiak adierazitako borondatearen arabera, aparteko ekarpen bat egin daiteke Kooperatibaren garapena laguntzeko, komertzializazio-jardueratik harago. Hasieratik, diru horren portzentaje handi bat jarduerak eta tresnak finantzatzeko erabili da, bazkideen parte-hartzea eta Tokiko Taldeen sustapena helburu hartuta.

Borondatezko ekarpen hori elektrizitate-fakturan sartzen da eta erabilitako kWh bakoitzeko Kooperatibari 0,01 € ematean datza. Familia baten batez besteko erabilera (hileko 300 kWh inguru) oinarri hartuta, faktura hileko 3 euro igoko litzateke.

Dohaina edozein unetan aktiba edo desaktiba daiteke Bulego Birtualaren bidez (Contratos > Ver mis contratos > Gestionar > Detalles del contrato).

 

 

 

Orain arte, borondatezko dohaina, nagusiki, honako egitasmo hauetarako erabili da:

  • Som Energiaren Eskola (Kooperatibako bazkideei eztabaidatzeko, prestatzeko eta elkar ezagutzeko aukera ematen dien urteko topaketa).
  • Tokiko Taldeen Topaketa (esperientziak partekatzeko eta Kooperatibaren erronka berriak eztabaidatzeko aukera) eta Tokiko Taldeen beste gastu batzuk.
  • Parte hartzeko tresnak, hala nola Parte hartu, partaidetza-prozesuak, bozketa elektronikoak eta bazkideen arteko eztabaidak egiteko sortu dugun gune birtuala.
  • Pobrezia energetikoaren inguruko ekintzak (tokian tokiko erakunde eta taldeekin lan egitea pobrezia energetikoren eta Bonu Sozialaren gaineko lantegiak bultzatzeko, zaurgarritasun-egoeran dauden familietan pobrezia energetikoak dituen ondorioak arintzeko instalazio fotovoltaikoak finantzatzea...).
  • Ekonomia sozial eta solidarioaren eta eredu energetikoaren aldaketaren alde lan egiten duten erakundeei laguntzea.
  • Autoprodukziorako erosketa kolektiboen eredua sustatzea.
  • Infoenergia zerbitzuaren garapena: aldian-aldian txosten pertsonalizatuak bidaltzen ditugu, non energiaren erabilera aztertzen dugun eta aurrezteko eta energia-eraginkortasunerako aholkuak ematen ditugun.
  • Sorkuntza berriztagarria, parte-hartzea, energia-eraginkortasuna eta Som Energiaren erosketa kolektiboak bultzatzen dituen Kooperatibaren egitura mantentzea.
  • Estatuko zein nazioarteko hainbat jarduera politikotan (REScoop.EU, Px1NME, FESC, FIME, eta abar) parte hartzea.

Zertan joan da 2018ko borondatezko dohaintza? albistean, xehetasun gehiago aurkituko dituzue, 2018ko dohainaren inguruan eta dohainak hasieratik izan duen eboluzioaren gainean. 

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri