Zer gertatzen da kontratu aldaketa bat egitean?
Kontratu aldaketa bat gertatzean, bai potentzia aldaketa edo titular aldaketa, konpainia banatzaileak behe tentsioko instalazioaren onarpeneko buletina eskatu lezake hau aurrez iraungi bada (20 urte). Dokumentu hau, “buletin urdina” bezala ezagutzen dena, elektrikari baimendun batek bakarrik egin lezake.
Normalean, errebisio hau 20 urte baino gehiago duten etxeetan eskatzen da, eta hau eskatzearen arrazoi nagusietako bat PKE (Potentzia Kontrolatzeko Etengailua) ez egotea izaten da. Buletin urdin hau eskatzeak eta instalazio elektrikoan sor litezkeen aldaketek gastu bat sortzen dute. Gastu hauek pertsona bakoitzak ordaindu beharko ditu.