Nola aldatu dezaket fakturak ordaintzeko banku-kontua?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Fakturak zorduntzen diren banku-kontua aldatzeko, Som Energiaren Bulego Birtualera jo behar duzu.
Bulego birtualean eman beharreko urratsak:
1. Joan "Kontratuak" ataleko goitibeherako menura (edo alboko goitibeherako menura) eta sakatu "Aldatu banku-datuak":
2. Erregistratu zaitez (idatzi IFZ/IFK eta pasahitza) eta hautatu aldatu nahi duzun kontratua.
3. "Aldatu banku-datuak" pantailan bi aukera ikusiko dituzu: "Erabili alta emandako beste banku-kontu bat" (halakorik bada) edo "Erabili banku-kontu berri bat". Hautatu aukera bat eta sakatu "Aldatu banku-kontuaren zenbakia" aukera.
Ohar garrantzitsu: Banku-kontua aldatzea eskatu eta berehala konfirmazio-mezu bat jasoko duzu zure helbide elektronikoan. Bidaltzen dizugun estekaren gainean klik egin beharko duzu eskatutako aldaketa gauzatzeko. Baliozkotze-prozesu hori osatzen ez baduzu, aldaketak ez dira gauzatuko. Eskaerak 48 ordu iraungo du; gero, eskaera baliozkotu ez baduzu, prozesua hasi beharko duzu berriz ere.