Matxura baten kasuan nori deitu behar diot?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Argirik gabe gelditzen bazara, lehenik, baloratu nori eragiten dion matxurak, hots, zure etxeari bakarrik edo baita beste hornidura-puntu batzuei (bizilagunak, kaleko edo inguruko beste puntu batzuk...) ere eragiten ote dien.

Zerbitzua zure hornidura-puntuan bakarrik eten bada, horrek esan nahi du arazoa zure barne-instalazioan (etxekoa edo auzo-komunitatekoa) bakarrik dagoela. Egiaztatu koadro elektrikoko edo potentzia kontrolatzeko etengailuko (PKE) babesak ondo daudela. Koadro elektrikoko etengailu guztiak goian badaude, egiaztatu ere kontagailu digitalaren barruan dagoen PKEak ez duela salto egin. Hala bada, mezu bat agertuko da pantailan eta, beharbada, kontagailua berrabiarazi beharko duzu (horretarako, sakatu botoia). Diferentzialak eta argi-koadroko PKEa goian badaude eta kontagailua ondo badabil, baina, halere, argirik ez badago, elektrikari baimendu batengana jotzea gomendatzen dizugu.

Matxurak inguruko beste eraikin batzuei eragin badie, seguruenik, sare elektrikoaren matxura izango da. Kasu horretan, elektrizitatea banatzen duen enpresak konpondu behar du arazoa. Banatzailea sarearen jabea eta horniduraren kalitatearen arduraduna da. Halaber, banatzaileak hornidura elektrikoarekin zerikusia duten matxurei (argi-etenak, tentsio-igoerak edo -jaitsierak, eta abar) erantzuteko behar diren baliabide teknikoak eta giza-baliabideak ditu. Izan ere, elektrizitate-fakturan sartzen diren kostu arautuen zati bat enpresa banatzaileei ordaintzeko dira, haiek bermatu behar baitute horniduraren kalitatea.

Som Energiaren elektrizitate-fakturetan zure zonako banatzailearen telefonoa agertzen da, behar izanez gero deitu ahal izateko. Hornidura eten delako banatzailearengana jotzea erabakitzen baduzu eta banatzaileak teknikariak bidaltzen baditu, agian desplazamenduarengatik fakturatuko dizute, azkenean ondorioztatzen badute matxurak zure barne-instalazioari eragiten diola.

Som Energiak, merkaturatzaile elektriko gisa, erreklamazioak tramita ditzake sareari eragiten dioten alderdi gehienen inguruan, baina ez matxura edo hornidura-eten bat gertatzen denean, urgenteak izan ohi baitira. Halakoetan, zuzenean banatzailearengana jo beharko duzu (telefonoa fakturan aurkituko duzu).

Jakinaren gainean egon zaitezen, e-distribución banatzaileak (Aragoin, Andaluzian, Balearretan, Kanarietan, Katalunian eta Extremaduraren zati batean zerbitzua ematen duena) mapa eguneratu bat eskaintzen du, non sarean gertatutako matxuren edo programatutako mantentze-lanen ondoriozko energia-horniduraren etendurak agertzen baitira.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri