Autoprodukzio-soberakinen konpentsazio-prezioaren eta erosketa-prezioaren arteko diferentzia

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Elektrizitate-tarifak berraztertzen badituzu, ikusiko duzu autoprodukzio-soberakinen konpentsazio-prezioa beti dela energiaren erosketa-prezioa baino txikiagoa, konparazioa denboraldi batean edo bestean egin.

Diferentzia hori ulertzeko, kontuan hartu behar duzu Kooperatibaren tarifetako energiaren prezioa, funtsean, honako kontzeptu hauen batura dela:

  • Energiaren prezioa.
  • Legez ezarritako kostu arautuak, hauek barne hartuta:
    • MLBNk zehaztutako sarbide-bidesariak.
      • Garraio- eta banaketa-sarea.
    • Dagokion ministerioak ezarritako karguak.
      • Berriztagarriei, kogenerazioari eta hondakinei dagokien hobaria (RECORE).
      • Sistema elektrikoaren defizita.
      • Sistema ez-penintsularren ordainsaria.
      • MLBN taxoiak.     
      • Hondakin Erradioaktiboen Plan Orokorra.
  • Sistemaren kostuak:
    • Kapazitategatiko ordainketak.
    • Sarea kudeatzeak sortutako gainkostuak.
    • Sarearen galerak.
  • Komertzializazio-marjina.

Kontzeptu horiei dagozkien zergak gehitzen zaizkie.

Horiek horrela, soberakinen konpentsazio-prezioa Kooperatibaren tarifetako prezioa baino txikiagoa da, kostaprezio moduan ezartzen dugu energiaren erreferentzia-prezioari dagokiolako. Prezio hori tarifak aldatzen ditugunean zehazten dugu, eta prezio bakarra da denboraldi eta tarifa guztietarako.

Pentsa sarean energia injektatzen duzunean, nolabait, “ekoizle” bihurtzen zarela, eta, injektatutako energiarengatik, energia merkatuan salduko bazenu kobratuko zenukeenaren antzeko prezio bat lortzen duzula.

Gogoan hartu behar dugu ere soberakinen konpentsazioa ez dela erabilitako energiaren eta sarean injektatutako energiaren arteko kWh balantze bat, baizik eta energiaren balantze ekonomiko bat. Hori zehatz-mehatz azaltzen dugu artikulu honetan: Zer da soberakinen konpentsazio sinplifikatua?

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri