Aldi baterako potentzia-aldaketak (18/2022 Errege Dekretua)

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

2022ko urriaren 18an Espainiako Gobernuak onartu zuen 18/2022 Errege Lege-dekretuak Langile Autonomoen Araubide Berezian (edoparekoan) alta emanda dauden enpresa eta pertsonentzako hainbat neurri xedatzen ditu, zeinak 2023ko amaierara arte egongo baitira indarrean.  

Alde batetik, urtean potentzia behin bakarrik aldatzeko muga kentzen du. Hortaz, potentzia nahi adina aldiz aldatu ahalko da, baina, fakturazio-ziklo bakoitzeko, potentzia-aldaketa bakarra egin ahalko da.

EGUNERAKETA

Errege Lege-dekretu hau 2024ko ekainaren amaierara arte luzatu da. Kooperatibak, arrazoi teknikoak direla eta, kontratu-aldaketak 2024ko ekainaren 28ra arte onartuko ditu

Bestetik, potentzia aldatzean, banatzaileari sarbide- eta luzapen-eskubideak ordaindu beharko zaizkio, baina ez dira konexio-eskubideak ordaindu beharko 2023ko abenduaren 29a baino lehen eskatutako potentzia-aldaketengatik. Konexio-eskubideak ordaindu beharko dira, ordea, neurketa-ekipoan edo kontagailuan esku-hartzeren bat egin behar izenez gero. 

Artikulu honetan banatzaileek tramite jakin batzuk (horniduraren alta ematea edo potentzia aldatzea, besteak beste) egiteko aplikatzen dituzten kostuei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Halaber, Errege Dekretuak hainbat baldintzatzaile ezartzen ditu neurri horiek aplikatzeko:

  • 3.0TD eta goi-tentsioko tarifen kasuan, potentzia gorakorren irizpidea mantentzen da, hau da, denboraldi jakin baterako kontratatutako potentziak aurreko denboraldikoaren berdina edo handiagoa izan behar du. Horrek zera esan nahi du:  P1<= P2 <= P3 <= P4 <= P5 <= P6.
  • Ez da beharrezkoa potentzia berdin murriztea denboraldi guztietan: gerta daiteke denboraldi bateko potentzia ez aldatzea, edo denboraldi batzuetan potentziak gora egitea, eta beste batzuetan behera egitea.
  • Ordutegi-tarteetako potentzia murriztu daiteke, baldin eta murrizketa horrek ez badu gainditzen murrizketa egiten den hilabetean edo hilabeteetan aplikagarri diren denboraldietan egindako murrizketa handiena. Adibidez: 
    • Erakunde edo enpresa batek fakturazio-ziklo batean potentzia murrizten du (3, 4 eta 6 denboraldiak).
    • Zehazki, 50 kW murrizten du 3 eta 4 denboraldietan, eta 100 kW 6 denboraldian.
    • Horrez gain, fakturazio-ziklotik kanpoko denboraldietako (1, 2 eta 5) potentzia murrizteko aukera izango luke, gehienez ere 100 kW, potentzia gorakorren irizpidea errespetatuz. 
    • Beraz, 5 denboraldiko potentzia 50 kW bakarrik murriztu dezake, orduan 500 kW-ko potentziara (4 denboraldiko potentzia) iritsiko litzateke-eta, potentzia gorakorren irizpidea betetzeko helburuarekin.
    • Eta 1 eta 2 denboraldietan, potentzia 100 kW murriztu dezake, hori baita fakturazio-zikloko denboraldietan aplikatutako murrizketa handiena.
P1 P2 P3 P4 P5 P6
Kontratatutako potentzia 400 500 550 550 550 700
Potenzia-murrizketa -50 -50 -100
Murrizketaren ondoren kontratatutako potentzia 400 500 500 500 550 600
Potentzi osagarriaren murrizketa -100 -100 -50
Kontratatutako azken potentzia murriztua 300 400 500 500 500 600

Neurri horri heldu ahal izateko, Bulego Birtualean potentzia-aldaketa eskatzean, honako dokumentazio hau erantsi beharko duzu:

  • Langile Autonomoen Araubide Berezian(RETA) edo horrekin pareka daitekeen batean alta emanda dauden pertsonek alta-egiaztagiria edo egoera parekagarria egiaztatzen duen dokumentazioa erantsi beharko dute.

Artikulu honetan potentzia-aldaketen inguruko informazio orokorra aurkituko duzu.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri