Funtsezko hornidurak

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Hainbat hornidura-puntu, bereziki administrazio eta erakunde publikoen kontratuak, funtsezkotzat jo daitezke eta, ondorioz, babes berezia eman behar zaie hango hornidura elektrikoa etenezina izan dadin. 

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52. artikuluaren arabera, funtsezko horniduratzat hartuko dira honako irizpide hauetakoren bat betetzen dutenak:

1.    Herri-administrazioen kargurako argiteria publikoa.  Plaza, monumentu, iturri edo intereseko bestelako eraikin edo tokietako argi apaingarriak ez dira sartzen.

2.    Giza kontsumorako ur-hornidura, sarearen bitartez.

3.    Kuartelak eta nazio-defentsarekin, Segurtasun Indar eta Kidegoekin, suhiltzaileekin, babes zibilarekin eta udaltzaingoarekin zuzenean loturiko erakundeak, honako eraikin hauek izan ezik: etxebizitzak, ekonomatua eta langileen aisialdirako guneak.

4.    Espetxeak, baina ez, ordea, preso ez daudenentzako eranskinak; halaber, Epaitegi eta Auzitegietako egoitzak.

5.    Zerbitzu publikoko garraioak eta horien ekipamenduak, eta errepideko, itsasoko edo aireko trafikoaren segurtasunarekin zuzeneko lotura duten instalazioak.

6.    Osasun-zentroak, baldin eta operazio-gelak, sendaketa-gelak eta elektrizitatea behar duten eta gaixoei akoplatu behar zaizkien gailuak badituzte.

7.    Ospitaleak.

8.    Hileta-zerbitzuak.

Nola eman funtsezko hornidura baten berri?

Aipatutako erabileretako bat duen hornidura-puntu bateko elektrizitate-kontratuaren titularra bazara, idatzi comercializacion@somenergia.coop helbidera, eta guk banatzaileari jakinaraziko diogu.

Funtsezko hornidura izateak ez du esan nahi fakturazioa ordaindu behar ez denik.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri