Zer hartu behar dut kontuan autokontsumoa izanda Som Energiarekin kontratatu nahi badut?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Autokontsumoa aktibatuta baduzu eta elektrizitatea Som Energiarekin kontratatu nahi baduzu, hainbat alderdi hartu behar dituzu gogoan. Kontratatzeko formularioa betetzean, zure autokontsumo-instalazioarekin lotuta, honako datu hauek ematea eskatuko dizugu:
- CAU kodea (autokontsumo-kodea)
- Instalazioaren potentzia
- Zerbitzu osagarriak
- Instalazio-mota
- Teknologia-mota
Datu gehienak instalazioa egin duen enpresa teknikoak eman behar dizun Instalazio elektrikoaren ziurtagirian aurkituko dituzu. Jarraian xehetasun batzuk azalduko dizkizugu.
Non lortu dezaket CAU kodea?
CAU kodea (autokontsumo-kodea) soberakinen konpentsazioa duen autokontsumo-instalazioa (kolektiboa zein banakakoa) erregistratzeko erabiltzen da. Kodea letrez eta zenbakiz osatuta dago, eta instalazioa identifikatzeko, non dagoen eta energia non sortzen den jakiteko balio du.
Autoprodukzioa duen hornidura-puntu bakoitzeko CAU kodea honela osatzen da: CUPS kodea (hornidura-puntuko kode unibertsala), A letra eta aldatzen doazen hiru zenbaki. Zure instalazioaren kodea zein den jakiteko, jar zaitez harremanetan zure eskualdeko enpresa banatzailearekin.
Instalazioa Katalunian badago, kodea RAC (Kataluniako autokontsumo-erregistroa) dokumentuan aurkituko duzu ere. RAC dokumentua instalazio egin duen enpresa teknikoak eman behar dizu.
Ez nahastu CAU kodea eta CIL kodea (likidaziorako instalazioaren kodea), zeina zuzenean sarera ekoizten/sortzen duten instalazioetarako (eta ez autokontsumo-instalazioetarako) erabiltzen baita.
Nola jakin zenbateko potentzia duen nire instalazioak?
Informazio hori instalazioa egin duen enpresa teknikoak eman behar dizun Instalazio elektrikoaren ziurtagirian aurkituko duzu.
Potentziari buruzko datua "Instalazioaren ezaugarri teknikoen" atalean adierazi ohi da, "Potentzia instalatua" kontzeptupean.
Behean behe-tentsioko Instalazio elektrikoaren ziurtagirien (CIE) autonomia-erkidegoetako eredu ezberdinak bildu ditugu:
Euskal Herriko CIE eredua
Nafarroako CIE eredua
Andaluziako CIE eredua
Aragoiko CIE eredua
Asturiaseko CIE eredua
Balear uharteetako CIE eredua
Extremadurako CIE eredua
Errioxako CIE eredua
Gaztela eta Leongo CIE eredua
Gaztela-Mantxako CIE eredua
Galiziako CIE eredua
Kanarietako CIE eredua
Kantabriako CIE eredua
Kataluniako CIE eredua
Madrilgo CIE eredua
Murtziako CIE eredua
Valentziako CIE eredua
Nola jakin zerbitzu osagarriak ditudan ala ez?
Informazio hori instalazioa egin duen enpresa teknikoak eman behar dizun Instalazio elektrikoaren ziurtagirian aurkituko duzu. Zerbitzu osagarriak autokontsumo-instalazioaren edozein funtzionamendu-erregimenean oinarrizko zerbitzua ematen duten elementuak izan ohi dira.
Nola jakin zer-nolako instalazioa daukadan?
Kontratatzeko formularioan hiru aukera agertuko zaizkizu: barruko sarea, barruko sarea hainbat kontsumitzailerekin edo sare bidezko hurbileko instalazioa.
Barruko sarea: hau da ohikoena. Dena dela, zalantzarik baduzu, instalazioa egin duen enpresa teknikoari galde diezaiokezu.
Barruko sarea hainbat kontsumitzailerekin: autokontsumo kolektiboa denean bakarrik adierazi beharko duzu.
Sare bidezko hurbileko instalazioa: instalazioa instalazio elektriko nagusia ez den leku batean (gehienez, energia ematen dion instalazio elektrikotik 500 metrora) dagoenean bakarrik adierazi beharko duzu.
Informazio gehiago aurkituko duzu Laguntza Guneko artikulu honetan: Etxeko autoprodukzio berriztagarriaren modalitate ezberdinak.
Nola jakin zer-nolako teknologia daukadan?
Informazio hori instalazioa egin duen enpresa teknikoak eman behar dizun Instalazio elektrikoaren ziurtagirian aurkituko duzu.
Teknologiari buruzko datua "Instalazio-datuak" edo "Dokumentazio teknikoa" ataletan adierazi ohi da.
Eguzki-instalazio fotovoltaikoen kasuan, [B11] izango da: teknologia fotovoltaikoaren bidez oinarrizko energia gisa eguzki-erradiazioa bakarrik erabiltzen duten instalazioak.