Zer ondorio ditu kontratua urtero automatikoki berritzeak? Iraupen-konpromisorik al dut?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Kooperatibaren fakturetan, kontratu-datuetan, "Kontratuaren amaiera-eguna" ikusiko duzu.Era berean, kontratua beste konpainia merkaturatzaile batekin baduzu, fakturetan "kontratua urtero berrituko da delako egunean" edo antzeko esaldi bat aurkituko duzu. 

Elektrizitate-kontratu guztiek zehazten dute kontratuaren amaiera-eguna (edo automatikoki berritzeko eguna). 

Kontratua dagoeneko Som Energiarekin baduzu

Som Energiaren kasuan, “kontratuaren amaiera-eguna” adierazteak ez du esan nahi kontratua iraungiko denik, zeren automatikoki berrituko da egun hori iristean. Bestetik, ez du esan nahi ezta ere nahitaez Som Energiarekin jarraitu behar duzunik ordura arte. Edozein unetan joan zaitezke eta ez zaizu iraupen-konpromisoa hausteagatik zigorrik aplikatuko.

Som Energiarekin kontraturik ez baduzu

Kontratua beste konpainia merkaturatzaile batekin baduzu eta aldatu nahi baduzu, baina ez badakizu oraingo konpainiarekin iraupen-konpromiso bat ote duzun, berrikusi zure elektrizitate-kontratuaren baldintzak edo, zuzenean, galdetu oraingo konpainiari. 

Iraupen-konpromisoaren ezaugarriak.

Legez, iraupen-konpromisoa ezartzeko klausula bat txertatu daiteke elektrizitate-kontratuetan, kontratua adostutako epea amaitu baino lehen ezeztatzen baduzu, hau da, atzera egiten baduzu, zigor bat ezarri ahal izateko.

Klausula horren ondorioz, zigor ekonomiko bat jaso dezakezu adostutako epea amaitu baino lehen konpainiaz aldatzen baduzu. Zigor horrek ezingo du gainditu, estimazioen arabera, iraupen-konpromisoa amaitu arte erabiliko duzun energiaren prezioaren % 5a. 

Legez, konpainia merkaturatzaileak iraupen-konpromisoa ezarri dezake kontratua formalizatzeko unean, kontratua berritzeko unean eta baita kontratu berean kontratu-aldaketa bat egiteko unean ere.

Gogoan izan, araudiaren arabera, elektrizitate-kontratu bat onartzen duzunetik 14 egun dituzula kontratuari alde bakarretik uko egiteko.

Jakina, Som Energiara etorri nahi baduzu, zigorra ordaindu eta aldaketa egin ahalko duzu betiere. 

Mantentze-zerbitzuak

Konpainiaz aldatu nahi baduzu, egiaztatu ez duzula mantentze-zerbitzurik. Kontuan hartu horien baja ez dela automatikoki gauzatzen konpainiaz aldatzea eskatzen duzunean. Hala bada, jar zaitez harremanetan zuzenean zure oraingo konpainiarekin zerbitzuaren baja tramitatzeko.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri