Erakunde eta enpresentzako Infoenergia zerbitzua
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Erakunde eta enpresentzako Infoenergia zerbitzua 3.0TD kontratuei (15 kW-tik gorako kontratatutako potentzia dutenei) eta maximetro bidez fakturatzen duten goi-tentsioko kontratuei (6.1TD, 6.2TD, 6.3TD o 6.4TD) 2020tik eskaintzen diegun aholkularitza pertsonalizatuko tresna da.
Erakunde eta enpresei elektrizitate-fakturan aurrezteko kontratua optimizatzeko informazioa ematen duen txosten bat bidaltzen diegu urtero, eta doako zerbitzua da. Helburua da erabiltzaileak ahalduntzea beren kontratua hobetzeko aurrea hartu dezaten.
Txostenean fakturatutako azken hamabi hilabeteetako kostuak eta maximetroak erregistratutako potentziak aztertzen ditugu, kontratatutako potentziak doitzea komeni den ala ez ikusteko.
Urteko fakturazioaren laburpenean fakturako kostu nagusiak banakatzen ditugu eta gomendioak egiten ditugu:
Kontratatutako potentzien analisian eta urteko kostuaren kalkuluan, maximetroak fakturatutako azken hamabi hilabeteetan erregistratutako potentziak aztertzen ditugu, denbora-tarte horretako potentzia optimoak, hau da, potentziaren kostu osoa (kostu finkoa eta gehiegikerien kostua, halakorik badago) ahalik eta gehien jaisten dutenak, zeintzuk izan zitezkeen jakiteko.
Era berean, hurrengo hamabi hilabeteetako urteko potentzia-kostua kalkulatzen dugu, egungo potentziak eta potentzia optimoak oinarri hartuta. Hala, erraza da kalkulatzea kontratatutako potentziak doitzean lortu dezakegun aurrezkia.