Zer da pobrezia energetikoa?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Pobrezia energetikoa etxeko oinarrizko elektrizitate-, ur- edota gas-hornidura ordaintzeko arazoak dituen edo diru-sarreren zati handi bat gastu horiek ordaintzeko erabiltzen duen pertsona edo familia-unitatearen egoera da. 

Pobrezia energetikoa jasaten duten pertsonek administrazio publiko lokal edo autonomikoen laguntzak eska ditzakete, oinarrizko hornidurak bermatzeko.

Egoera horretan zaudela uste baduzu,gomendatzen dizugu zure udalerriko gizarte-zerbitzuekin harremanetan jartzea. Haiek esango dizute laguntza horiek jasotzeko eskubidea ote duzun eta zer egin behar duzun laguntza horiek eskatzeko.

Som Energian, badakigu egoera latza dela hori. Horregatik, protokolo arduratsu eta zehatza aplikatzen dugu arrazoi horrengatik faktura ordaindu ezin duten bazkideekin. Hala, faktura ez ordaintzeagatik hornidura elektrikoa eteteko abisua eman baino lehen, bizi zaren udaleko gizarte-zerbitzuei galdetuko diegu erabiltzailea ote zaren edo bizileku-bazterkeria arriskuan ote zauden.

Kontratuaren titularra merkatu arautuan sar daiteke (kontsumitzaile txikiaren borondatezko prezioa ordainduta) eta, indarreko araudian xedatutako betekizunak eta baldintzak betetzen baditu, elektrizitate-fakturei aplikatuko zaion bonu soziala eskatu ahal izango du. Bonu soziala erreferentziako konpainia merkaturatzaileek bakarrik eskaini dezakete.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri