Kooperatibaren partaidetza-lekuak

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Bazkideen Biltzar Nagusia

Bazkideen Biltzar Nagusia atal gorena eta giza-borondatearen adierazpenaren leku gorena da. Kontseilu Errektoreak gutxienez urtean behin deitzen du, normalean udaberriaren amaieran. Bazkide guztiek parte hartzeko eskubidea daukate baita euren ahotsa eta botoarekin erabakietan eta hitzarmenetan esku hartzeko ere.

Azkenaldian, Tokiko Taldeen laguntzari esker, Biltzar nagusian parte har daiteke bideokonferentziaren bidez lurralde guztietatiko sakabanatutako egoitzetatik aldibereko eran.

Premiazko erabakiak hartu izatekotan, Kontseilu Errektoreak Ez Ohiko Biltzar Nagusia deitu lezake bazkide guztientzako aurretiko deialdiarekin.

Gehigarrizko informazio eskuratu nahi izatekotan, kontsulta ezaz blogaren atal hau.

Tokiko Taldeak

Som Energiaren Tokiko Taldeen bazkide batzuek borondatezko eran Som Energiaren Tokiko Taldeak osatzen dituzte, gure kooperatibaren proiektua lurralde guztietako eskualde desberdinetara eratzeko, hazteko eta errotzeko. Tokiko Taldeak kooperatibaren arima eta partaidetzaren leku biziena dira.

Gehigarrizko informazioa lortzeko, kontsulta ezazu artikulua: Som Energiaren Tokiko taldeak

Esteka honetan Penintsularen, Kanariar Uharteen eta Balear Uharteen Tokiko Talde guztiekiko mapa bat aurki dezakezu. Baita posta elektronikoen direktorioa kontaktua egiteko  eta sare sozial desberdinak non Tokiko Taldeek parte hartu duten ere. 

Iraileko Eskola

Iraileko Eskola bazkide guztientzako zabalik dagoen lanerako eta prestakuntzarako lekua da non gai desberdinei buruz eztabaidatzen eta hausnartzen den Som Energiaren proiektua hobetzeko. Topaketaren helburua proiektua indartzea da baita atal guztien arteko adostasuna lortzea ere Biltzar Nagusiak jarritako norabidea ziurtatzeko.

Proiektuan parte hartzen dugun pertsonen arteko ezaguera eta kohesio-lekua da ere bai.

Gehigarrizko informazioa eskuratu nahi izatekotan, kontsula ezazu esteka hau.

Tokiko Taldeen Topaketak

Som Energiaren Tokiko Taldeen Topaketa elkartze, koordinazio eta eztabaida estrategiko-leku bat da non lurralde osoan zehar sakabanatutako taldeak, Kontseilu Errektorea eta Talde teknikoa biltzen diren.

Lan eginaren jazarpen bat egiten da, proiektu eta esperientziak elkartzen dira eta kooperatibaren egoera balioztatzen da ahaleginak bideratzeko eta lanak banatzeko.

Som Energia-ren Parte Hartu Baliabidea

Parte Hartu baliabidea kooperatiba honetako esparru birtual bat da, bazkideoi informatzeko, eztabaidatzeko eta erabakitzeko beharrezko partaidetza baliabideak garatzea ahalbidetzen diguna.

Eskuratu Parte Hartu baliabidea

Kontsultatu Parte Hartu baliabidearen instrukzioak

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri