Zein baldintza izan behar ditut kontuan udaletxe bezala Som Energiarekin argia kontratatu aurretik?
Administrazio publikoek bete behar dituzten baldintzak:
- Som Energia kontratatu nahi duen administrazioak egoera ekonomiko ona izan beharko du.
- Som Energiak bankuetxeratzea ordainketa moduaren alde egingo du. Posible ez bada, transferentziak onartuko dira, gehienezko 30 eguneko epearekin, fakturaren datatik hasita.
- Hornitze kontratua modu zuzenean egingo da. Som Energiak ez du lehiaketa publikoetan parte hartuko.
- Kontratuaren iraupena urtekoa izango da eta automatikoki berrituko da.
- Etenik onartzen ez duten hornitzaileei ez diegu zerbitzurik emango, adibidez, argiteria publikoa, semaforoak, ospitaleak, etab.