Zer dira fakturan agertzen diren doikuntza-zerbitzuak?

[També en: català] [También en: castellano] [Euskaraz ere eskuragarri]

Doikuntza-zerbitzuak Red Eléctrica de Españak (REE), sare elektrikoaren oreka eta funtzionamendu segurua bermatzeko, sistemak egiten dituen jarduketengatik kobratzen dituen nahitaezko kostuak dira. Horrek esan nahi du, teknikoki, une jakin batean sarean eskuragarri dagoen energia, aurreikuspenen arabera, une horretan bertan kontsumituko den energia dela.

Orain arte, kostu hori energiaren prezioan sartzen zen, nahiko egonkorra zelako; erraz eta zuzenean jasanarazteko modukoa zen. Baina 2025eko apirilean gertatu zen itzalaldi orokorraz geroztik, doikuntza-zerbitzuen kostua oso aldakorra da eta jada ez da erraz kalkulatu dezakegun kostu egonkor bat. Orain, asko aldatzen da, aipatutako oreka mantentzeko, ziklo konbinatuko instalazioak martxan jarri behar baitira elektrizitatea sortzeko, eta horren kostua gasaren prezioarekiko proportzionala baita.

Hala, REEk kostu horiek sareko beharren arabera jasanarazten ditu, eta ezinezkoa da aurrez jakitea zein izango den hilabete bakoitzean doikuntza-zerbitzuen kostua.

Horregatik, Som Energia, 2026ko maiatzaren 1etik aurrera, doikuntza-zerbitzuak tarifatik bereizita kobratzen hasi da, REEk orduero ezartzen duen kostu erreala aplikatuz. REEren hileko batez besteko prezioa kontsultagai dago  esteka honetan.

Erantzukizunak bultzatuta erabaki dugu doikuntza-zerbitzuen prezioa energia-terminotik bereizita kobratzea: behar baino gehiago ez kobratzeko, eta aurreikusi edota bermatu ezin ditugun kostuak gure egin behar ez izateko. Honela, pertsona bakoitzak REEk sarearen oreka bermatzeko eta itzalaldiak saihesteko jasanarazten duten kostu erreala ordainduko du doi-doi.

Prezio bereizi hori ordu-tarteen tarifen eta Generation kWh tarifen gainean kobratzen da.

Tarifa indexatuan aipatutako doikuntza-zerbitzuen prezioa jasanarazita dago jada, eta energiaren prezioan sartzen da.

Laburbilduz:

  • Zer dira doikuntza-zerbitzuak? REEk sarea orekatuta dagoela bermatzeko eta argi-eteteak saihesteko ezartzen dituen nahitaezko kostuak dira.
  • Zergatik kobratzen ditugu bereiz? Justuagoak izateko. Kostuen aurreikuspena egin beharrean, une bakoitzeko kostu erreala kobratzen dugu doi-doi.

Gehiago jakiteko: Nola kalkulatzen du REEk doikuntza-zerbitzuen kostua?

Doikuntza-zerbitzuen zenbatekoa nondik datorren ulertzeko, kontuan hartu behar dugu zer barne hartzen duen. Kontzeptu nagusiak hauek dira:

  • Murrizketa teknikoak: sareko mugen edo segurtasun-arazoen ondorioz, REEk aurreikusitako ekoizpena aldatzen duen uneetan sortutako kostuak.
  • Bigarren mailako erregulazio-erreserba (aFRR): desbideraketak denbora errealean zuzentzeko sorkuntza- edota kontsumo-doikuntza automatikoak.
  • Hirugarren mailako erregulazio-erreserba (mFRR): erreserbak berreskuratzeko eta desorekak zuzentzeko aktibatzen diren baliabideak.
  • Sistemaren orekarekin eta egonkortasunarekin zerikusia duten beste zerbitzu batzuk.

REEk fitxategi argitaratzen du kontzeptu horren kostuarekin eta kostua orduero aldatzen da.

Beraz, kostua orduero aldatzen denez, kostua kontagailuak neurtu duen orduko kontsumoan aplikatzen da, REEk orduero ezartzen duen galeren koefizientea kontuan hartuta.

Doikuntza-zerbitzuen zenbatekoa = Orduko kontsumoah  x doikuntza-zerbitzuen prezioa galerekinh

Doikuntza-zerbitzuen prezioa galerekin = SA(1) x (1 + Pérd(2) / 100)

(1) SA: Sistemak dituen murrizketa teknikoak ebazteko REEk kobratzen dituen doikuntza-zerbitzuen kostuak.

(2) Pérd: Sistemaren sorkuntza-puntutik kontsumo-punturako galera arautuen koefizienteak, REEk faktura sortzeko unean argitaratzen duen balioaren arabera.

Hitz batez, doikuntza-zerbitzuen prezioa ez da finkoa, aldatu egiten da erabiltzen duzun energiaren eta REEk orduero ezartzen duen zerbitzuen prezioaren arabera.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.