Zer dira konpentsatu gabeko soberakinak?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Etxean autoprodukzio-instalazioak dituzten edo autoprodukzio kolektibo bateko kide diren pertsonek energia sortzen dute. Energia horren zati bat berehala erabiltzen dute, baina, batzuetan ez dute dena erabiltzen, eta sobera dagoen zatia sarera isurtzen da. Hori da soberazko energia edo energia-soberakina.

244/2019 Errege Lege-dekretuak, xedatzen duenari jarraikiz,  soberakinen konpentsazio sinplifikatuak autokontsumo-instalazioak sortutako energia-soberakinak ekonomikoki konpentsatzeko aukera ematen du. Konpentsazio sinplifikatua soberakinak sortu diren hilabete naturalean aplikatzen da; ezin da hurrengo hilabeteetarako metatu. Erabilitako elektrizitatearen terminoari aplikatzen zaio eta, ondorioz, elektrizitate-fakturaren zenbatekoa murrizten du. Informazio gehiago aurkituko duzu artikulu honetan:Autoprodukzio-soberakinen konpentsazio-prezioa.

Hala ere, soberakinen konpentsazio sinplifikatuaz gain, merkatu libreko merkaturatzaileek baldintza abantailatsuak eskaini ditzakegu konpentsazio sinplifikatua aplikatu ondoren konpentsatu gabe gelditzen diren soberakinak aprobetxatzeko. Som Energian, hori Flux Solar sistemaren bidez egiten dugu.

Dena den, merkatu elektrikoaren egoera aldakorra denez eta aurreikusita merkatu elektrikoan gero eta eguzki-ekoizpen gehiago egongo dela, instalazio fotovoltaikoak dimentsionatzean, soberakinen balio ekonomikoa kontuan hartu ordez, energia-autohornikuntza eta eskaeraren kudeaketa kontuan hartzen gomendatzen dizugu.

Gure teilatu edo estalkian ahalik eta eguzki-plaka gehien instalatzea aukera onena badirudi ere, alderdi ekonomikoari begiratuta, agian ez da hain errentagarria izango, eta hori gogoan hartu behar dugu instalazioa dimentsionatzean.

Alderdi ekologikoari begiratuta, ordea, gomendagarria da erabilera pertsonalerako behar ditugunak baino plaka gehiago instalatzea, horrela, energia berde eta deszentralizatu gehiago jarriko baitugu herritarren esku.

Nola jakin zenbat soberakin dituzun konpentsatu gabe?

Konpentsatu gabeko zenbat soberakin dituzun jakiteko, aztertu zure faktura. “Compensación por electricidad excedentaria” atalean aurkituko duzu informazio hori. Konpentsatu gabeko soberakinak badaude, lerro berri bat agertuko da (“Ajuste límite de compensación por autoconsumo”) eta hor zehaztuko da konpentsatu gabeko zenbatekoa.

Fakturan, autoprodukzio-soberakin guztien balioa agertzen da. Esan bezala, energia-terminoan, soberakinak hutsera arte konpentsatu daitezke, baina ez da inoiz agertuko itzuli beharreko zenbateko bat. Horregatik, soberakinen balioa konpentsatu daitekeen balioa baino handiagoa denean, balio positiboko lerro bat (“Ajuste límite compensación por autoconsumo”) gehitzen da hori doitzeko. Eta Flux Solar tresna baliatuta, balio hori Sol-etan transformatzen da.

Konpentsatu gabeko soberakinekin zenbat aurrezten dugu?

Konpentsatu gabeko soberakinak autoprodukzioarekin lortu daitekeen aurrezkiaren zati bat dira, baina aurrezteko beste bide batzuk daude ere. Laguntza Guneko beste artikulu honetan azaltzen dizugu zeintzuk diren autoprodukzioarekin aurrezteko mekanismoak.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri