Zergatik agertzen dira ordutegi-tarteak tarifa indexatuaren fakturan?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Tarifa indexatuaren fakturan, energiaren edo potentziaren gaineko informazioa ordutegi-tarteen arabera banatuta ikus daiteke. Horrek kontraesankorra dirudi, tarifa indexatuan ez dagoelako “ordutegi-tarterik” zentzu hertsian, orduko prezioa ordutik ordura eta egunetik egunera aldatzen delako. Baina hori ez da guztiz zuzena.

Elektrizitate-tarifa guztietan araudiak ezarritako bidesari eta karguak aplikatzen dira. Eta horiek ez dira, tarifa indexatuko energiaren prezioa bezala, orduero eta egunero aldatzen; bidesari eta karguen prezioak ordutegi-tarteen arabera aldatzen dira. Eta ordutegi-tarte horiek Kooperatibak eskaintzen dituen ordutegi-tarteen tarifen ordutegiekin bat datoz.

Hau da, energiaren eta potentziaren kostuaren zati garrantzitsu bat araudiak ezartzen dituen eta ordutegi-tarteen arabera banatzen diren bidesari eta karguen mende dago. Eta araudiak energia-erabilera ordutegi-tarteen arabera banatuta jakinaraztera behartzen gaitu; horregatik agertzen da horrela fakturan.

Som Energian prezioa nola ezartzen dugun ikusteko, jo Laguntza Guneko artikulu honetara.

Nola kalkulatzen da energiaren prezioa tarifa indexatuetako ordutegi-tarte bakoitzerako?

Tarifa indexatuaren fakturetan, prezio bakarra erakusten dugu ordutegi-tarte bakoitzeko, baina prezio hori delako fakturazio-aldiko ordu guztietan energiak izan dituen prezio guztiak oinarri hartuta kalkulatzen da.

Hala, faktura egitean, energiaren prezioa kalkulatzeko garaian, ordutegi-tarte bakoitzerako batezbesteko haztatua hartzen dugu oinarri, fakturak barne hartzen dituen egunetako ordutegi-tarteetako ordu guztietako kontsumoaren arabera. Eta emaitza berbera lortuko dugu kalkulatutako batezbestekoa ordutegi-tartean erabilitako energiaz biderkatzen badugu edo kontsumo bakoitza orduko prezioaz biderkatu eta ordutegi-tarteko balio guztiak gehitzen badizkiogu.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.