Pasaporte edo banku-kontu atzerritar batekin kontratatzea

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Nahiz eta atzerritar etorri berria izan eta atzerritarren identifikazio zenbakirik (AIZ) edo Espainian banku-konturik ez izan, Som Energiarekin kontratatu dezakezu.

Goiko bi kasuetan, kontratazioa posta elektroniko bidez tramitatu behar duzu. Halakoetan, hasteko, bidali mezu bat honako datu hauek jakinarazteko:

  • CUPS kodea
  • Hornidura-helbidea
  • Titular berriaren izen-abizenak
  • Posta-helbidea
  • Harremanetarako helbide elektronikoa
  • Harremanetarako telefonoa (Espainiako telefono-zenbaki bat)

Honako hauek ere bidali behar dizkiguzu (kasuan-kasuan):

  • Pasaporte-zenbakia eta dokumentuaren kopia bat. Edo AIZ edo NANa, baldin baduzu.
  • IBAN edo banku-kontuaren zenbakia: Atzerriko banku-kontu bat bada, SWIFT/BIC kodea eta bankuaren izena beharko ditugu ere.

Titularra aldatu nahi baduzu, bidali mezua modifica@somenergia.coop helbidera, egungo kontratu-zenbakia adierazita.

Bestetik, merkaturatzailea aldatu edo hornidura baten alta tramitatu nahi baduzu, bidali mezua comercializacion@somenergia.coop helbidera.

Kasu bietan, mezuari erantzungo diogu, tramitea osatzeko behar ditugun datu osagarriak (kontratazio-baldintzak edo pribatutasun-politika onartzea...) eskatzeko.

Gogoan izan Kooperatibako kontratuak bazkide den pertsona edo erakunde bati esleitu behar zaizkiola. Bi artikulu hauek irakurtzea gomendatzen dizugu: Argia Som Energiarekin kontratatzea eta Kontratuaren titularra aldatzea.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.