Autoprodukzio-soberakinen konpentsazio-prezioaren eta erosketa-prezioaren arteko diferentzia

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Eskaintzen ditugun ordutegi-tarteen tarifak berraztertzen badituzu, ikusiko duzu autoprodukzio-soberakinen konpentsazio-prezioa beti dela energiaren erosketa-prezioa baino txikiagoa, konparazioa denboraldi batean edo bestean egin.

Diferentzia hori ulertzeko, kontuan hartu behar duzu, Kooperatibaren tarifetan, energiaren salmenta-prezioa, funtsean, honako kontzeptu hauen batura dela:

  • Energiaren prezioa.
  • Legez ezarritako kostu arautuak, hauek barne hartuta:
    • MLBNk zehaztutako sarbide-bidesariak.
      • Garraio- eta banaketa-sarea.
    • Dagokion ministerioak ezarritako karguak.
      • Berriztagarriei, kogenerazioari eta hondakinei dagokien hobaria (RECORE).
      • Sistema elektrikoaren defizita.
      • Sistema ez-penintsularren ordainsaria.
      • MLBNren tasa.     
      • Hondakin erradioaktiboen plan orokorra.
  • Sistemaren kostuak:
    • Kapazitategatiko ordainketak.
    • Sarea kudeatzeak sortutako gainkostuak.
    • Sarearen galerak.
  • Jatorri-bermearen ziurtagiriak. 
  • Komertzializazio-marjina.

Kontzeptu horiei dagozkien zergak gehitu behar zaizkie.

Bestetik, soberakinen konpentsazio-prezioak ez ditu barne hartzen kontzeptu horietako asko, ez baitzaizkio aplikatzen. Hala nola kostu arautuak (bidesari eta karguak), sistemaren kostuak eta komertzializazio-marjina. Horiek horrela, azken prezioa Kooperatibaren tarifetako prezioa baino txikiagoa da, kostaprezio moduan ezartzen dugun energiaren erreferentzia-prezioari bakarrik dagokiolako. Prezio hori tarifak aldatzen ditugunean zehazten dugu, eta prezio bakarra da denboraldi eta tarifa guztietarako.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri