Funtsezko hornidurak
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Hainbat hornidura-puntu, bereziki administrazio eta erakunde publikoen kontratuak, funtsezkotzat jo daitezke eta, ondorioz, babes berezia eman behar zaie hango hornidura elektrikoa etenezina izan dadin.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52. artikuluaren arabera, funtsezko horniduratzat hartuko dira honako irizpide hauetakoren bat betetzen dutenak:
1. Herri-administrazioen kargurako argiteria publikoa. Plaza, monumentu, iturri edo intereseko bestelako eraikin edo tokietako argi apaingarriak ez dira sartzen.
2. Giza kontsumorako ur-hornidura, sarearen bitartez.
3. Kuartelak eta nazio-defentsarekin, Segurtasun Indar eta Kidegoekin, suhiltzaileekin, babes zibilarekin eta udaltzaingoarekin zuzenean loturiko erakundeak, honako eraikin hauek izan ezik: etxebizitzak, ekonomatua eta langileen aisialdirako guneak.
4. Espetxeak, baina ez, ordea, preso ez daudenentzako eranskinak; halaber, Epaitegi eta Auzitegietako egoitzak.
5. Zerbitzu publikoko garraioak eta horien ekipamenduak, eta errepideko, itsasoko edo aireko trafikoaren segurtasunarekin zuzeneko lotura duten instalazioak.
6. Osasun-zentroak, baldin eta operazio-gelak, sendaketa-gelak eta elektrizitatea behar duten eta gaixoei akoplatu behar zaizkien gailuak badituzte.
7. Ospitaleak.
8. Hileta-zerbitzuak.
Nola eman funtsezko hornidura baten berri?
Aipatutako erabileretako bat duen hornidura-puntu bateko elektrizitate-kontratuaren titularra bazara, idatzi comercializacion@somenergia.coop helbidera, eta guk banatzaileari jakinaraziko diogu.
Funtsezko hornidura izateak ez du esan nahi fakturazioa ordaindu behar ez denik.