Bazkide diren pertsona eta erakundeentzako informazio-buletinak: zer egin buletinak jasotzeari uzteko?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Bestelakorik adierazi ezean, bazkide diren pertsona eta erakunde guztiek jasoko dute informazio-buletina. Buletina aldizka bidaltzen dugu, azken asteetako albisteen eta beste informazio edo zerbitzu interesgarrien berri emateko.

Buletinak jasotzeari utzi nahi badiozu, joan zaitez jasotako edozein buletinera. Mezuaren behealdean, egin klik “Darte de baja” aukeran:

Hala, buletinak jasotzeari utziko diozu, baina Kooperatibako bazkide izaten jarraituko duzu. Halaber, nahitaezko mezuak jasotzen jarraituko duzu, hala nola fakturak, tarifa-aldaketen gaineko oharrak eta, kontratuzko harremanaren edo bazkide-izaeraren ondorioz, bidali behar dizkizugun mezuak.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri