Som Energiaren nobedadeen berri izateko modua
Som Energiaren nobedadeen berri izateko, hainbat kanal proposatzen dizkizugu:
- Blogera harpidetzea. Blogera harpidetzen bazara, albiste bat argitaratzen dugun aldiro, mezu elektroniko bat jasoko duzu. Harpidetzeko, eman zure datuak orri honetan edon blogaren eskuinaldean.
- Gure Telegram kanalera harpidetzea. Kooperatibaren gaineko albisteak komunikatzeko kanal bizkor eta arina da.
- Twitterreko jarraitzaile egitea. Som Energiaren gaineko nobedadeez gain, tokiko taldeei, energiari, kooperatibismoari, ekologiari eta abarri buruzko beste albiste interesgarri batzuk partekatzen ditugu.
- Facebookeko jarraitzaile egitea. Kooperatibaren gaineko albisteak eta energiari, kooperatibismoari, ekologiari eta abarri buruzko beste albiste interesgarri batzuk partekatzen ditugu.
- Instagrameko jarraitzaile egitea. Hemen argitaratzen ditugun albisteen inguruko irudiak eta bideoak partekatzen ditugu.
- Linkedineko jarraitzaile egitea. Kooperatibaren gaineko nobedadeak eta energiari edota kooperatibismoari buruzko beste albiste interesgarri batzuk partekatzen ditugu, begirada profesional batekin.
Gainera, Som Energiako bazkide bazara, aldian-aldian, bazkide diren pertsona eta erakundeentzat prestatzen dugun buletina posta elektronikoz jasoko duzu. Buletinean azken asteetako nobedade, albiste eta informazio nabarmenenak aurkituko dituzu. Sakatu esteka hau adibide bat ikusteko.