Nola atxikitzen zaio kontratu bat bazkide bati?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Som Energia kontsumo-kooperatiba den heinean, bazkideen Batzar Nagusiak ezarri zuen erabiltzaileek baldintza hauetako bat bete behar zutela, kooperatibaren hornidura elektrikoa kontratatu ahal izateko:
- Som Energiako bazkidea izatea.
- Kontratua bazkide den erakunde edo pertsona bati atxikitzea. Horretarako, kontratua egiteko unean, dagokion bazkidearen izena eta zenbakia jakinarazi behar dira.
- Une horretan indarrean dagoen kanpaina baten edo elkar-lankidetzarako hitzarmen baten barruan sinatzea kontratua.
Zure kontratua bazkide bati atxikita ez badago, egoera erregularizatu beharko duzu, kontratuko Baldintza Orokorretan ezarritako eskakizunak betetzeko (Gabonetako kanpaina baten bidez sartu diren kontratuak salbuespena dira horretan).
Egoera erregularizatzeko garaian, aukerarik egokiena eta kooperatibarentzako lagungarriena bazkide egitea da. Gure webguneko inprimakiaren bitartez egin daiteke hori.
Ez baduzu bazkide egin nahi, kontratua bazkide den pertsona edo erakunde bati atxiki diezaiokezu.
Ondoren, nola egin azaltzen dizugu:
Lehenik, bulego birtualera sartu behar duzu. Ez bazara inoiz sartu, artikulu honetan nola egin ikus dezakezu. Behin bulego birtualean sartuta, “Kontratuak” menuan, sakatu “Ikusi nire kontratuak”:
Hurrengo pantaila agertzen denean, eskuinean dagoen “Kudeatu” aukera sakatu, eta menu zabalgarrian, “Kontratuaren xehetasunak” hautatu.
Hurrengo pantailan, “Kontratuari atxikitako bazkidea” atalean, kontratua bazkide bati atxikitzeko edo zuk zeuk bazkide egiteko aukerak ikusiko dituzu:
Ez baduzu bazkide egin nahi, “Atxiki kontratu hau” aukera sakatu behar duzu. Orduan, honako pantaila hau ikusiko duzu:
“Zein bazkideri atxiki nahi diozu kontratu hau?” atalean, kontratua atxiki nahi diozun bazkidearen IFZ/AIZ adierazi behar duzu, eta “Aldatu kontratu honi atxikitako bazkidea” botoia sakatu.
Prozesua zuzen burutu bada, baieztapen-mezua ikusiko duzu, eta aldaketa automatikoki gauzatuko da. Minutu gutxitan, zuk zeuk egiaztatu ahal izango duzu, bulego birtualean bertan.