Som Energiarekin argia kontratatzea

Bazkide bihurtzea

Som Energia kooperatibara zure argi-kontratua eraman nahi baduzu, lehenengo eta behin bazkide izan behar duzu eta, gero, argia kontratatzea. Bazkide izateko izapide bakarra web orriaren formularioa betetzea da, Izan zaitez bazkide

Bazkide izateko kapital sozialerako 100 €-ko ekarpena egin behar duzu. Gure kooperatibatik bajan ematean, ekarpena bueltatuko dizugu. Ordainketa web orriaren formulario berarekin egiten da.

Som Energiaren bazkideren bat ezagutu izatekotan, bere bazkide zenbakiaren zehar argia kontrata dezakezu, bazkide batek beste titularren edo ordaintzaileen izenean 5 lotutako kontratu askoz jota izan dezake, aurrerago azaltzen dugun bezala.

Kooperatibaren bazkide izateko konpromisoari buruzko gehigarrizko informazioa jakiteko, kontsulta ezazu hurrengo esteka: Som Energiaren bazkide izatea.

Argia Kontratatzea

Bazkide izan ostean zure izenean nahi dituzun argi-kontratu guztiak (titular edo ordaintzaile gisa) baita beste pertsonen izenean 5 kontratu askoz jota ere eskubidea daukazu.

Zure izenera argi-kontratua gehitzeko, hurrengo formulario Kontrata ezazu argia bete behar duzu. Horretarako, hornidura-puntuaren faktura jaso berria eta zure banku-datuak.

Gure prezioak kontsulta ditzakezu gure web  orriko tarifen atalean

Lagunaren bat edo senitartekoren bat zure bidez Som Energiarekin argia kontratatzea nahi baduzu, kontsulta ezazu esteka hau:  Som Energiarekin argia kontratatzek ez-bazkideentzako gonbidapena

Som Energiara aldatu nahi duzun hornidura-puntuan argirik ez badago, kontsulta ezazu esteka hau: Nola eskatu hornidura puntu berria

Konpainiaren aldaketa egiteko beharrezko denbora

Som Energiarekiko kontratu aktibatua izateko prozesuak bi eta zortzi asteren bitartekoa izan liteke.

Formularioa bete ostean, izapidetze-prozesua banaketa elektrikoaren enpresari jakinarazpenarekin  hasten da. Banatzaileak eskaeraren datuak zuzenak baita ontzat emana ere esanez gero, konpainiaren aldaketa jadanik onarturik dago (posta elektronikoaren bidez abisua jasoko duzu).

Aldaketa guztiz eraginkorra izango da kontadorearen irakurketa berriarekin. Orduan, posta elektronikoa jasoko duzu kontratua Som Energiarekin aktiboa dela esanez eta, hortik aurrera, Som Energiarekin argia jadanik kontrataturik dago. 

Aldaketa prozesuan argirik gabe geratzea ez da posible.

Konpainiaren aldaketa dela eta zure etxeko hornidura elektrikoa galtzea ez da inoiz gertatuko ezta zure instalazio elektrikoan beharrezko aldaketarik egitea ere.

Prozesu honetan, ez duzu banaketa elektrikoaren enpresaren aldaketa egiten. Enpresa hori sarearen jabea da baita etxera elektrizitatea ailegatzea bermatzen duena ere. Som Energia kooperatibara aldaketa eginez gero, komertzializatzailearen aldaketa egiten duzu, hau da, etxean erabiltzen dugun elektrizitatearen salmenta eta erosketa kudeatzen duena. Beraz, hornidura guztiz bermaturik dago.

Som Energiara aldaketa-prozesuaren  bitarteko potentzia edo tarifa-aldaketa.

Ez da posible Som Energiara aldatzea eta potentzia edo tarifa-aldaketa aldi berean egitea. Hori egin ahal izateko, bi aukera daude:

  • Gaur egungo konpainiarekin potentzia edo tarifa aldaketa egitea eta gero, Som Energiara aldatzea.
  • Komertzializatzailearen aldaketa eskatzea eta Som Energiarekiko kontratu aktiboa izan ostean (2-8 asteren bitartekoa), esaguzu egin nahi duzun aldaketa eta tramiteak egingo ditugu. Som Energiaren kontratu aktiboaren potentzia edo tarifa aldaketa bideratzeko, kontsulta ezazu esteka hau: Kontratuaren aldaketak

Som Energiara aldatu baino lehen kontratuzko aldaketa eginez gero, konpainia batzuek noizean behin kontratuaren baldintzak aldatzen dituztela kontuan hartu behar duzu eta iraunkortasunak gehitzen dituzte.

Ez dago iraunkortasunik

Som Energian ez dago iraunkortasunik.  Nahi duzunean, komertzializatzailea alda dezakezu zigorrik ordaindu gabe.

Horretaz gain, ez dugu eskaintza berezirik, gehigarrizko klausularik edo letra xeherik  eskaintzen.

Som Energia irabazi asmorik gabeko %100eko berriztagarriaren elektrizitatearen kontsumo-kooperatiba da eta gure printzipio inportantenetariko bat bazkideentzako eta bezeroentzako prezio estutuena eskaintzea da.

Gardentasuna, harreman ona, prezio estutuak edo  eredu energetikoa aldatzeko lana Som Energiaren balore inportantenetariko batzuk dira eta proiektuari gehitzeko eta bertan jarraitzeko pertsonen arrazoiak dira, iraunkortasunik gabe. 

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar